REAS Euskadik, EGESekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, EKOS Ekonomia Sozialeko Sormen Jaialdiaren 2. edizioa sustatu du. Jaialdi honen helburua ekonomia sozialaren balioak zabaltzea izan da, sormenezko piezen bitartez, bi modalitatetan: grafikoa eta ikus-entzunezkoa.
Ekonomia Sozialari ikusgarritasuna emateko asmoz, abenduaren 17an sari-banaketa egin zen Kursaal Jauregian. Ekimen honetan ikasle zein publiko orokorrak gai honen inguruan duten sormen-talentua erakutsi ahal izan dute.
Jaialdiaren edizio honetan 256 proposamen jaso dira. Sari nagusiek, Urrezko EKOSek, 2.000 euro eman dituzte ikasleen kategoriarako eta 3.000 publiko orokorrarentzat. Publikoak ere bere gogokoenen alde bozkatzeko aukera izan du, 500 euroko EKOS Popularrekin sarituz. Gainera, Ekonomia Sozialeko hainbat enpresak sariak babestu dituzte ondorengo kategoriatan: inklusioa, jasangarritasuna, tokiko garapena eta berdintasuna.
REAS Euskadik ikasleen kategoriarako Urrezko EKOS grafikoa banatu du, inklusioan nabarmentzen den proposamen bat sarituz:
Labox marketin kooperatibako Frinée Morenok ordezkatu du REAS Euskadi sariak aukeratu dituen epaimahaian. Festibalari buruzko informazio gehiago hemen: https://festivalekos.com/