2024/06/30
Kategoriak
Erakunde bizigarriak REAS Euskadi

Orain, uda hasten denean eta denbora gehiago daukagunean, podcast bat proposatzen dizuegu hiru kapitulutan, zainketei buruz hitz egiteko eta bizipena merezi duen bizitza bat ziurtatuko duten alternatibak planteatzeko.  

Lili Aldai

“Berrabiarazi sistema! Beste zainketa batzuetarako beste ekonomia batzuk” da podcast honen izena. Podcast horren helburua zainketen eta bizitza erdigunean jarriko duen sistema sozioekonomiko baterantz igarotzeko moduaren inguruko elkarrizketa irekitzea da. 

Material hau “Feminismoz Blai!: Ekonomia solidario ekofeministago baterako proposamenak” proiektuaren barruan kokatzen da, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek lagunduta eta “Bizitza erdigunean: begirada feminista ekonomia solidarioari “ erakusketarako sortutako entzumen-materialaren zati bat erabiltzen du, REAS Euskadik eta Las Aldaik ekoiztua. 

Podcast hau osatzen duten hiru kapituluak honako hauek dira:

 

1. atala – Munduari begira. Zaintza krisia eta kapital-bizitza gatazka. Lehen atal honetan munduari begiratu nahi diogu, eta zainketen krisi gisa izendatzen den hori ulertzen eta marko bat ematen saiatu nahi dugu. Zer gako lagun diezagukete guztioi eragiten digun errealitate hori ulertzen? 

2. atala – Bizitzak erdigunean. Zaintza-sistema publiko-komunitarioa. Bigarren atal honetan gure zerumuga aurkezten dugu: bizitzaren iraunkortasuna eta zaintzarako eskubide kolektiboa. Eta etorkizun hori lortzeko proposatzen dugun eredua: zaintza-sistema publiko-komunitarioa.  

3. Atala – Saltsaren erdian. Besteak zein bere burua zaintzen duten erakunde bizigarriak . Hirugarren atal honetan, Ekonomia Solidarioaren erakundeez eta horiek definitzen dituzten elementuez hitz egiten dugu, eta lan-politika feminista aurkezten dugu, erakunde bizigarriak eraikitzeko tresna gisa.  

Eskerrak podcast hau gorpuzten duten ahots guztiei.