2025/01/14
Kategoriak
Prestakuntza eta sentsibilizazioa REAS Euskadi

REASetik ulertu dugu funtsezkoa dela esparru akademikoarekin dugun aliantza sendotzea. Askotan, Ekonomia sozial eta solidarioarekin zerikusirik ez duen espazioa da, ekonomiaren ikuspegi bakar eta kapitalista zabaltzen jarraitzen duena, eta, beraz, gure proposamenak eta gure erakundeak ikusezin bihurtzen dituena. Horregatik, guretzat estrategikoa da sarrerako ateak, zubi-pertsonak eta beste ikuspegi batzuetatik eraiki ahal izateko espazioak identifikatzea. 

Eta hemen kokatzen dugu gure lana ESSI gelaren esparruan, GEZKI, Hegoa eta Olatukoop-ekin elkarlanean. Ekonomia sozial eta solidarioan egiten ari garena jaso, ordenatu eta proiekzioa eman nahi dio, konfiantzazko eta aliantzazko harremanetan oinarritutako espazio bat sortuz.

Zentzu horretan, interes handia izan zuen azaroaren 28an Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultatean egin zen jardunaldiak. Marketin sozialari buruz hausnartzeko “aitzakiarekin”, Gelaren proiektua ikasleei ezagutarazteko eta haien interesak eta eskaerak jasotzeko aukera izan zen. 

Gainera, bereziki interesgarria izan zen REAS Euskadiko eta Olatukoopeko ((TalaiosAgintzariTapuntu eta LaBox)) erakundeak entzun ahal izatea, marketinari buruzko gogoetak eta esperientziak partekatuz: jakitea nola ulertzen eta egiten ari ziren, ez bakarrik kanpora begira, baita beren proiektuetan ere. 

Ikasgelaren aurkezpen ofiziala udaberri honetan izango da… laster berri gehiago jasoko dituzue…  😉