2021/05/04
Kategoriak
elkarlanak REAS Euskadi

REAS Euskadik -Euskadiko Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea- eta Alboanek 2020ko udazkenean egindako mintegiaren laburpena aurkezten dugu, COVIDaren pandemiarekin areagotutako gizarte- eta ingurumen-krisiaren aurrean ekonomia solidarioaren estrategia berritzaileak ezagutu eta pentsatzeko.

Latinoamerikako eta Euskal Herriko erakundeen ikaskuntza- eta esperientzia-truketik sortu da material hau. Eta gizarte-aldaketarako sentsibilizazio- eta hezkuntza-ekimenekin bat egiten dute, bai gure gizartean, bai nazioartean.

Helburua beste ekonomia bat eraikitzeko beharraz kontzientziatzea da; ekonomia solidario bat, justizia soziala eta ingurumenekoa lortzen lagunduko duena eta inguruko gizarte-beharrei erantzungo diena.

* Mintegiaren eduki osoa hemen