Urtero bezala, laster jasoko duzu zure errenta-aitorpenaren zirriborroa eskuratzeko jakinarazpena. Horri esker, aitorpena elektronikoki egin ahal izango duzu dagokizun atri digitalean, eta, jakina, gastu militarrarekiko zure Eragozpen Fiskala ere egin ahal izango duzu.
Eragozpen Fiskala desobedientzia zibileko ekintza bat da, non zergen zati bat ordaintzeari uzten zaion funts horiek alternatiba eraldatzaile eta solidarioak sustatzen dituzten herri-ekimenetara bideratzeko, armada eta gastu militarra finantzatu beharrean.
Hemen irakur dezakezu kanpainaren agiria.
REAS Euskadi kide den Eragozpen Fiskaleko plataformatik, baliabide hauek eskaintzen dizkizugu desobedientzia modu honetan parte har dezazun:
🧑💻Erreserbatu zure hitzordua maiatza eta ekaina bitartean Eragozpen Fiskalaren plataformaren bidez laguntza jasotzeko. Apirilaren 8tik aurrera, hemen eskatu ahal izango duzu hitzordua.
👭👭 Parte hartu, interesa duten beste pertsona batzuekin batera, maiatzaren 4an eta 17an egingo ditugun tailerretan. Tailer baten bidez Eragozpen Fiskala egiten ikasiko duzu, eta hemen eskatu hitzordua.
📼 Zure errenta aitorpena ere egin dezakezu, etxetik, tutorial honi jarraituz.
🔥 Zatoz gastu militarra salatzeko ekintzetara eta partekatu itzazu zure sare sozialetan, #EragozpenFiskala traola erabiliz.
Eragozpenfiskala.org, webgunean informazio eguneratua izango duzu.