2022/12/05
Kategoriak
Bestelakoak Ekonopolo REAS Euskadi

Lehiaketa hau EKONOPOLO – Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Poloak antolatzen dituen jardueren barruan kokatzen da. Polo hau REAS Euskadik eta Bilbao Ekintzak (Bilboko Udala) sustatzen dute, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren beste erakunde batzuekin batera.

Azaroaren 24an, Enekoitz Etxezarreta (Gezki), Juan Carlos Perez de Mendiguren (Hegoa), Leire Uriarte (Lanki) eta Aitziber Mugarra (Instituto de Estudios Cooperativos) epaimahaikideek osatutako epaimahaiak, aurkeztutako master amaierako lanen balorazioa egin du, deialdian adierazitako balorazio irizpideak oinarri hartuta. Azterketa eta deliberazio prozesuaren ondoren, epaimahaiak honako lan hauei saria ematea erabaki du::

  • Emakumeen ahalduntzea Ekonomia Solidarioaren eremuan: REAS Euskadiren kasua, Mariana García-k aurkeztua.
  • Udal-politikek trantsizio sozio-ekologikoetan duten potentziala: Gasteizko Nekazaritzako Elikagaien Estrategiaren ikaskuntzak, Helena González-ek aurkeztua.
  • Bogan esperientziaren hazkunde kooperatiboaren prozesua sistematizatzea, Ricard Mendieta-k aurkeztua.

Epaimahaiak, gainera, aurkeztutako lanen kalitatea nabarmendu nahi du, eta parte hartu duten pertsona guztiak zoriondu nahi ditu beren ikerketetan lortutako mailagatik, eta Ekonomia Solidarioaren azterketan sakontzen jarraitzera animatu ditu, baita eraldaketa ekosozialean egindako ekarpenetan ere.

Lehen, bigarren eta hirugarren sariak abenduaren 20an emango dira, Bilbon, EKONOPOLOan antolatutako ekitaldi batean. Saritutako lanen egileak bertaratu beharko dira, eta gainerako parte-hartzaileak gonbidatuta egongo dira.