SENDOTZEN programaren 2. eta 3. edizioetako parte-hartzaileek “Robota ez zarela egiaztatu” kanpainaren jarraipena proposatzen digute, ESSren alternatibak ikusaraziz: |
Orain badakizu captcha batek ez zaituela gizaki gisa definitzen eta Latorrizko Gizonak ere beti izan duela bihotza… nola egingo duzu zurearen taupadak indartsuagoak izateko?
Sendotzen programan bat egin dugun erakunde talde honek erraz jarriko dizugu: aukeratu bihotzarekin eta ez pilotu automatikoarekin. Hona hemen zure komunitatean eragina duten eta “gizakia naiz, ez robota” esaten duten erabakiak hartzeko gako batzuk:
- Zaindu axola duena. Ez gaude programatuta funtsezkoena alde batera uzteko. Eman lehentasuna zainketei, dela zeure buruarekin, dela besteekin, dela inguruarekin.
- Arimarekin komunikatu. Entzun, partekatu eta konektatu zure inguruko pertsonekin. Hitzak ahaltsuak dira; aukeratu eraikitzen dituztenak.
- Ibilarazi. Kultura, baliabideak, ideiak… Dena hobeto doa zirkulatzen duenean. Ekonomia zirkular baten parte naiz, metatu beharrean balioa biderkatzen duena.
- Zure komunitatea, zure etxea. Erosketa organ klik egin aurretik, pentsatu: ba al dago aukera lokal, jasangarri eta humanorik?
Emaiozu zaintza arduratsuaren captcha eta senti ezazu zure komunitatea inoiz baino gizatiarrago.
Babestu gurekin eta partekatu gainerakoekin:

Zaintzak | Kontsumo arduratsua | Komunikazioa | Kultura |
Posada de los abrazos RAIZ Erain | Elkartenet Kidekoop Baratzenea Oxfam Intermon | Tejiendo redes sociales Estudio Matrelle | La Ilusa KTK Xare Koop |
Ikusi hemen Ekonopolotik eskaintzen diren formakuntza guztiak, Sendotzenekoak barne. |