Menderatze-sistemen aurrean: borroka, antolaketa eta bizitzari eusteko sareak

M8 hau kalera atera gara berriro, sistema hau gure gorputzak ustiatuz, gure lanak prekarizatuz eta zainketak bizkar gainean hartuz mantentzen dela salatzera. Horren aurrean, elkarrekin erantzuten dugu, antolatuta erantzuten dugu.
Ekonomia Sozial eta Solidarioko sareek ondo dakigu ez dagoela benetako eraldaketarik interkooperaziorik gabe eta ingurunearekiko konpromisorik gabe. Irabaziaren eta metaketaren logika zalantzan jartzen duten praktika ekonomikoen aldeko apustua egiten dugu, autogestioa, erantzukidetasuna eta elkarrekiko laguntza indartzen dutenak. Izan ere, beste eredu ekonomiko bat eraikitzea da, halaber, desberdintasunak sostengatzen eta erreproduzitzen dituzten menderatze- eta zapalkuntza-sistema horiei aurre egitea.
Euskal Herriko mugimendu feministak dioen bezala, herriz herri eta auzoz auzo antolatzen jarraituko dugu; asanblada, lantoki, eskola, gaztetxe eta kaleetan. Erresistentziak artikulatzen eta alternatibak eraikitzen aurkituko gaituzte. Aurrean izango gaituzte, bizitzari eusten eta guztiontzako baldintza duinak defendatzen.
Martxoaren 8an Euskal Herriko hiriburuetan deitutako mobilizazioetan aktiboki parte hartzeko deia egiten dugu:
- Donostian, 12:00etan, Antiguako tunela.
- Baionan, 11:00etan, tren geltokitik abiatuta.
- Iruñean, 12:00etan, Antoniuttitik abiatuta.
- Gasteizen, 12:30etan, San Anton plazatik.
- Bilbon, 12:00etan, Jesusen Bihotzetik abiatuta.
Eta gure lurraldeko beste txoko batzuetan egingo diren mobilizazioetan ere bai.
Inoiz baino gehiago behar dugulako sostengatzen gaituzten sareak indartzea eta oraina eztabaidatzeko eta etorkizuna eraikitzeko aukera ematen diguten aliantzak zabaltzea. Izan ere, zatiketaren eta indibidualismoaren aurrean, komunitatearekin eta antolaketarekin erantzuten dugu. Izan ere, esplotazioaren eta kentzearen aurrean, bizitza duinak eta herrien zerbitzura dauden ekonomiak defendatzen ditugu.
GORA BORROKA FEMINISTA!
GORA EUSKAL HERRIKO MUGIMENDU FEMINISTA!


