2022/12/19
Kategoriak
Merkatu Soziala REAS Euskadi

Euskadiko Merkatu Sozialak 20 sektore ekonomikotako 100 erakunde baino gehiago biltzen ditu, ehunka produktu eta zerbitzu eskainiz

REAS Euskadik urteak daramatza kontsumo kritiko, kontziente eta eraldatzailea sustatzen, Ekonomia Sozial eta Solidarioko (ESS) erakundeei ikusgarritasuna emanez. Horretarako, merkatu alternatibo bat dugu, ekimen hauek konektatu eta ezagutarazteko: Merkatu Soziala, non irizpide etiko, demokratiko, feminista, ekologiko eta solidarioak jarraitzen dituzten ehunka produktu eta zerbitzu aurki daitezkeen.

NON EROSI? AURKITU MERKATU SOZIALAREN BILATZAILEAN

Aurten beste urrats bat eman nahi izan dugu eta Merkatu Sozialeko produktu eta zerbitzuen online bilatzailea garatu dugu. Helburua kontsumo arduratsua egin nahi duen pertsona zein erakundeei lana erraztea da, Ekonomia Solidarioko produktu eta zerbitzuak hurbilduz. Zer eskaintzen du bilatzaileak? 

  • Bilaketa barra sinplea: idatzi bilatu nahi duzun produktu edo zerbitzua eta listo! Merkatu Sozialean bilatzen ari zaren horren alternatibak eskaintzen dituzten erakunde guztiak agertuko zaizkizu. 
  • Filtroak: Etxetik hurbil dauden aukerak ezagutu nahi dituzu? Jarri lurraldearen iragazkia eta bertako aukerak bakarrik agertuko zaizkizu. Eta sektore ekonomiko bateko alternatibak ikusi nahi badituzu? Txertatu sektoreen filtroa eta 20 sektore ezberdinetako erakundeak ikusi ahalko dituzu.
  • Hornitzaileak: Merkatu Sozialeko ekimen bakoitza ezagutzeko, hornitzaileen atal bat garatu dugu, produktu eta zerbitzuez gain enpresa bakoitzaren lana sakonago ezagutzeko.
  • Berme-zigilua: Gainera, azarotik aurrera Merkatu Sozialeko erakundeak berme-zigilu bat lortu ahal izango dute erakundeek Ekonomia Sozial eta Solidarioaren printzipioak betetzen dituztela ziurtatzeko. Bilatzailearen produktu eta/edo zerbitzu bat bilatzerakoan, begiratu ea azaldutako emaitzek sagar urdina duten ala ez.

Tokiko kontsumoa, iraunkorra eta balioekin egina merkatusoziala.eus -en