REAS Euskadik eta COMPARTE sareak online ikastaro bat abiarazi dute, ikuspegi teoriko-praktiko batetik, Zirkuitu Ekonomiko Solidarioetan eta Merkatu Sozialetan sakontzeko, gure lurraldeak Ekonomia Sozial eta Solidariotik eraldatzeko estrategia gisa.
Zirkuitu Ekonomiko Solidarioak (CES) edo Merkatu Sozialak (MES) Ekonomia Solidarioaren (ESS) praktikak eta eragileak artikulatzeko espazioak dira, merkatu kapitalistaren ordezko logikoekin funtzionatuko duen ondasun eta zerbitzuen ekoizpen, finantzaketa, banaketa eta kontsumoko sare bat sortzeko helburuarekin.
REAS Euskadik eta COMPARTE sareak bultzatutako eta eLankidetzak finantzatutako Elkarlanean ekonomia eraldatzeko proiektuaren esparruan sortu dugu kurtsoa, estrategia hau interesatzen zaien pertsona eta eragile guztiei hurbiltzeko asmoz.
Formakuntza doakoa eta malgua da, ez du iraupen jakinik, eta 7 modulutan egituratzen da. Ekonomiaren sorreratik hasten da, Ekonomia Solidarioa tokiko giza garapenaren zerbitzurako tresna gisa proposatzeraino. Ekonomia Feministatik eta bizitzaren jasangarritasunaren paradigmatik egiten diren ekarpenak ere planteatuko ditugu, bai eta Zirkuitu Ekonomiko Alternatibo horiek hedatzeko eta finkatzeko tresna zehatzak ere.