REAS Euskadik bat egin du Europako berrarmatzearen eta gerraren aurkako Manifestuarekin. Ekimen hau erakunde sozial, sindikal, politiko eta nazioarteko lankidetzakoek bultzatu dute, kontinentean bizitzen ari garen eskalada militaristaren aurka ahotsa altxatzeko.

Europako estatuek armamentuan gero eta inbertsio handiagoa egin izanak, diskurtso belikoaren normalizazioak eta baliabide publikoak helburu militarretara desbideratu izanak biziki kezkatzen gaituzte. Justizia sozialean, ekitatean eta bizitzaren jasangarritasunean oinarritutako beste ekonomia bat bultzatzen duen sare gisa, gerraren logika irmoki baztertzen dugu gatazkei erantzuteko, eta bake, nazioarteko lankidetza, elkartasun eta armagabetze politiken alde egiten dugu.
Manifestu honekin bat egiten dugu arrazoi hauengatik:
- Bizitza eta giza eskubideak politika publikoen erdigunean egon behar direla aldarrikatzen dugu, ez arma industriaren interesetan.
- Berrarmatzea hezkuntzan, osasunean, zaintzan, lankidetzan edo trantsizio ekologikoan murrizketak egitearen kontura gertatzen dela salatzen dugu, desberdintasunak are gehiago larriagotuz.
- Europa solidario, feminista eta desmilitarizatu baten alde egiten dugu, zaintzak eta justizia globala mugen eta gerraren negozioaren aurretik jarriko dituena.
Ekonomia Solidariotik gatazken aurrean erantzun zibil, baketsu eta bidezkoa eskatzen duten ahotsekin bat egiten dugu, militarismoaren alternatibak planteatzen dituztenekin, benetako segurtasuna bermatzeko bide gisa: duintasunez bizi ahal izateko segurtasuna.