2026/03/24
Kategoriak
Bestelakoak REAS Euskadi

Korrika badator. Eta gu ere bai.

2026 honetan berriro dator Korrika, Euskal Herria zeharkatzen duen lasterketa, kilometroak baino askoz gehiago eramanez: komunitatea, konpromisoa eta etorkizuna. 24. edizio honetan, Euskara gara lelopean, martxoaren 19an Atharratzetik abiatu da eta martxoaren 29an Bilbora iritsiko da, amaiera ospatzeko.

Eta aurten, REAS Euskaditik, Wikitokirekin batera, ekimenarekin bat egin dugu kilometro bat erosiz. Izan ere, beste ekonomia batean sinesten dugu… eta baita bizitzeko, harremanak lantzeko eta hizkuntza zaintzeko beste modu batean ere.

Kilometro komunitario bat

Gure momentua honako hau izango da:

Tarte goiztiarra, bai… baina baita gorputza eta burua eguneko lehen ordutik aktibatzeko aukera ezin hobea ere.

Lasterketa bat baino gehiago

Korrika ez da soilik herri lasterketa bat. Euskararen aldeko adierazpen kolektiboa da, sentsibilizazio tresna bat eta lurraldeak, belaunaldiak eta borrokak lotzen dituen festa bat.

Ekonomia Sozial eta Solidariotik argi dugu: hizkuntza ere zaindu, elikatu eta kolektiboki aktibatu behar den ondasun komun bat da.

Zatoz gurekin!

Kilometro hau partekatua izatea nahi dugu. Ez “gurea” bakarrik, sarearena baizik.

REASeko kidea bazara, gure programetan parte hartzen baduzu, gertutik sentitzen baduzu… edo, besterik gabe, igandea giro onean eta energiaz hasteko gogoa baduzu: etorri korrika egitera, animatzera edo laguntzera.

Sarea mugitzen denean, gauzak gertatzen dira.

Korrikan ikusiko dugu elkar 💜