2025eko urtarrilaren 20an, #GoazenLagunok aldaketa komunitarioa gauzatuko da, eta, bertan, Ekonomia Sozial eta Solidarioko erakundeok auzo berri batera aldatuko gara bete-betean: fedibertsora. Mastodonen bidez egingo dugu, eta bertan jarraitu ahal diguzu dagoeneko: @reaseuskadi@mastodon.economiasocial.org
Urrian Bilbon egindako ComunESS topaketaren ondoren, aldaketa hori bultzatzeko lan-taldea sortu zen, eta aldatzeko garaia iritsi da: #GoazenLagunok. Informazio guztia: https://goazenlagunok.eus/ kanpainaren webgunean dago eskuragarri. Honako hauxe aurkituko duzu bertan:
- Informazioa eta fedibertsora aldatzeko arrazoiak
- Kanpaina honetan aukeratutako Mastodon sare sozialerantz abiatzeko tresnak
- Zenbait instantziaren proposamena edo instalatzeko gomendatutako zerbitzariak
- Fedibertsoan elkarrekin bizitzen hasteko gomendatutako erabiltzaileen zerrenda
Oraindik ere, ESSren balioak partekatzen dituzten erakunde eta pertsonekin egon nahi dugu harremanetan, informaziorik eza, gorrotoa eta kapitalismoa sustatzen ez dituen eremuan eraldaketa soziala elkarrekin bultzatzeko asmoz. REAS Euskadiko erakunde bazkide eta lagun guztiei eskatu nahi diegu mugimendu kolektibo horrekin bat egiteko eta sare sozial horretan auzokideak izateko!
Kanpainarekin bat egiteko, fedibertsoan duzun kontu berriaren bidez atxikitzeko inprimakia bete besterik ez duzu. Laster, tailerren eta laguntasunerako ekintzen berri emango da.
REAS Euskadik X utziko du
Mastodonerako aldaketarekin batera, REAS Euskadin, X (antzinako Twitter) uztea erabaki dugu. Gure ustez, lerrokatze politiko zein ekonomikoak eta plataforman egindako aldaketak ez datoz bat ESSren balioekin. Izan ere, haien aurkakoak dira. Aldaketa horiek polarizazioa, informaziorik eza eta nahasmena sustatzen dituzte. Gaur egun jasaten dugun krisi soziala betikotzen dute, eta, irtenbideak barik, gorrotoa sorrarazten dute.
Testuinguru horretan, guretzat ezinezkoa da geure eta geure laguntzaileen jarduera ingurune horretan partekatzen jarraitzea. Internet eta sare sozialak erabili nahi ditugu, beste batzuekin konektatzeko, elkarrizketa suspertzeko eta gizarte osora ere iristen diren eraldaketa-bideak garatzeko. Hori dela eta, urtarrilaren 20an, X utziko dugu.