REAS Euskadik (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea), SETEM Hego Haizeak eta Mugarik Gabek parte hartu dute Euskadiko GGKEen Koordinakundeak eta Lankidetzaren Euskal Agentziak bultzatutako erakundeen barruko genero-lanari buruzko VII. Jardunaldietan, ikuspegi feministadun lan-politikari buruzko hausnarketa-prozesua aurkeztuz.
Zazpigarren urtez jarraian, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak elkarrekin antolatu dituzte gure erakundeen barruko genero-lanari buruzko jardunaldiak. Aurten, zainketei ekitea erabaki da. Kontzeptu hori oso zabala da, eta ezagutza teorikoaren bidez sakondu da, baina, batez ere, gure erakundeetan zainketen pedagogia sartzeko moduari buruz hitz egiten diguten esperientzia praktikoen bidez. Horrela, gure antolaketa-kulturaren parte izango dira, eta arlo horretan ere bizitzak erdigunean jartzen erakutsiko digute.
Esparru teorikoa Fil a l´agulla kooperatibako Noemí Canelles-en ardurapean egon zen. Hark zainketen esparruak sartu zituen erakundeen barruan, barne-antolamenduko esperientzia propiotik abiatuta, baina baita beste erakunde batzuei zainketak beren kulturan, prozesuetan eta barne-antolamenduan txertatzeko lanean lagunduz egindako ibilbidetik ere.
Lumatik Herrira-k aliantza feministen sorrerari buruzko esperientzia aurkeztu zuen, eta Mugarik Gabe-k zaintza-botikina. Gure lurraldetik kanpoko esperientzia gisa, Extremadurako Incydes, Giza Eskubideen Emakume Defendatzaileen Mesoamerikako Ekimena eta Fede.cat (justizia globalaren aldeko erakundeak) Kataluniako 124 erakundek osatutako sarea ditugu.
Ekonomia Solidarioa ere egon da jardunaldi hauetan, 2022ko bigarren seihilekoan garatu dugun eta SETEM Hego Haizea, Mugarik Gabe eta REAS Euskadi buru izan dituen lan-politikari buruzko hausnarketa-prozesuaren aurkezpenaren bidez, irizpide feministetatik eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren balioetatik abiatuta. Prozesu horrekin, alde batetik, REAS Euskadiko erakundeen artean hausnarketarako gune bat sortu nahi genuen beren lan-politikei buruz, ikuspegi feministatik, eta, bestetik, erakundeek lan-politika horien fase eta une desberdinetarako (harrera/sarrera, garapena eta irteera) eraiki dituzten esperientziak eta tresnak partekatu nahi genituen (prozesuaren errelatoria).