2025/10/20
Kategoriak
Ekonopolo Kultura eta teknologia librea REAS Euskadi

Joan den ostegunean, Ekonopolo Agendaren barruan, arratsalde berezia izan genuen Ekonopoloan, “Zinema, telesailak eta frikadak: Kahoot Edition” jarduerarekin, Koalak Studios-ek dinamizatuta. Proposamen honek umorea, kultura eta ikuspegi kritikoa uztartu zituen, neurriz eta gustuz.

Jokoan zehar, Kahooteko 54 galderek pelikulei, telesailei, bideojokoei eta dokumentalei buruz ditugun ezagutzak probatu zituzten, non – beti hala ez dirudien arren – ekonomia solidarioa eta kapitalismo basatia uste baino presenteago dauden.

Galderetako batzuek zinefiloenak ere izerditu zituzten:

  • Zein aktore ospetsuk ematen du bere ahotsa narratzaile gisa Kiss the Ground (2020) dokumentalean?
  • 2019ko Frantziako zein seriek erakusten du kolapso sozial eta ekologiko bat sekuentzia planoan filmatutako gertakarietan?
  • Wall · E-n, zein da Lur abandonatuan bizirik dirauen izaki bizidun begetal bakarra?

Maila altua egon arren, lehiaketa oso atsegina eta dibertigarria izan zen. Barre eta pike sanoen artean, REAS Euskadiko Silvia Pirisek bigarren saria irabazi zuen, benetako frikia dela erakutsiz (denak ezagutzen zituen!).

Saioa amaitzeko, koadernoan jasotako gomendio asko eman ziren, eta kultura eta hausnarketa partekatzen tarte bikaina igaro izanaren sentsazio orokorra azaldu zen.

Eskerrik asko Koalak Studiosi dinamizazio lanagatik eta hainbeste mimoz prestatzeagatik gozarazi eta pentsarazi gintuzten 54 galderak.