Joan den ostiralean, irailak 26, 50 pertsona inguruk parte hartu genuen 2025eko Bazkide Egunaren laugarren edizioan, REAS Euskadiren urteroko topaketa tradizionala, komunitate honetako bizilagunen artean sareak ehuntzen jarraitzeko eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren etorkizuna kolektiboki pentsatzeko.
Aurten, jardunaldia Ametxen egin zen, Gordexolan (Bizkaia) dagoen erabilera lagapeneko etxebizitza kooperatiban. Ingurune ezin hobea da REAS Euskadiko berrogeita hamar bat auzokide hartzeko, Nire Etxea lelopean. Zer gara, eusten eta hartzen gaituen etxe bat ez bada?

Eguna etxean egindako gosari aberats batekin hasi zen, indarrak hartu behar ziren! Piku marmelada, kafea eta bizkotxoak dastatzen genituen bitartean, REAStarrok elkarrekin topo egiteko eta istorioak, oroitzapenak eta berrikuntzak partekatzeko aprobetxatu genuen, aspaldi ez baikinen etxean!
REASeko lantaldeak sarrera labur bat egin eta Palestinako herriari elkartasuna adierazteko argazki bat atera ondoren, REASeko bizilagunok Ametxe zeharkatu genuen haien bultzatzaileen eskutik, eta ikuspegi birsortzaileko eta espiritu eraldatzaileko bizitoki eredu kooperatibo inspiratzaile horren xehetasunak ezagutu genituen. Etorkizuneko etxebizitzak Ametxe itxura du!


Jolaserako unea iritsi zen. Speed Dating! Wikitokiko lankideek oso dinamika dibertigarriak antolatu zituzten REASeko gainerako herritarrei buruz gehiago jakiteko: Zer eskaintzen dugu? Zeren bila gabiltza? Lau minutuko bileretan hainbat bat-bateko maitemin agertu ziren. Ondoren, taldeka banatuta, mimikaz eta bingoan jokatuz, bakoitzak bere memoria eta kukurruku maila erakutsi behar izan zuen. Zer gogoratzen duzu auzokoei buruz? Zertan aritzen dira? Saioari amaiera emateko, besarkada kolektibo handi batekin ospatu ginen, energiaz eta umore onez bete gintuena.

Eguna itxiz, aire zabaleko eguzkia aprobetxatuz, maitasunez eta su motelean prestatutako babarrun lapiko bat partekatu genuen. Etxean bezala.
Bazkide Egunaren hurrengo edizioa Gipuzkoan egingo da 2026an. Nobedadeak bidaliko dizkizuegu postontzietara!
Gehiago jakin nahi duzu? Hemen aurreko edizioei buruz irakur dezakezu: 2022, 2023 eta 2024.
Egon bazara eta zure sentsazioa partekatu nahi baduzu, urriaren 10a baino lehen egin dezakezu galdetegian. Asko lagunduko digu etxe honen oinarriak indartzen!