Elkarrekin pentsatzen jarraitzen dugu… Lan-hitzarmenak eta barne-erregimeneko erregelamenduak ikuspegi feministatik.
Posible al da lan-politika feminista bat, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren (ESS) irizpide eta balioetatik abiatuta? Galdera hori izan da iparrorratz, hausnarketa-prozesu hau hasi genuenetik, gure erakunde-eraldaketa feministako prozesuen esparruan. Eta 2025 honetan berri gehiagorekin gatoz, interesgarriak izango zaizkizuelakoan…
Nondik gatozen
2023an, SETEM Hego Haizea, REAS Euskadi eta MUGARIK GABE erakundeak eraldatzeko gure prozesu feministen esparruan, lan-politika alternatiboa eta feminista eraikitzearen inguruan genituen intuizio batzuei buruz hausnartzen hasi ginen. 2024an, intuizio horiek bizitza erdigunean jarriko duen lan-politika baterako 10 printzipio eta 20 akordiotan gauzatuz egin genuen aurrera.
Eta non gaude orain
2025. urte honetan hausnarketa honekin jarraitu nahi dugu (berriak jasoko dituzue…) eta zer hobe gure erakundeentzat giltzarri diren bi tresnaren inguruko lanarekin hastea baino: lan-hitzarmenak eta barne-erregimeneko araudiak. Tresna horiek ikuspegi alternatiborik izan al dezakete? Baliagarriak izan al daitezke erakunde bizigarri deitu diogun horretara iristeko? Zer ekarpen egiten du ikuspegi feminista txertatzeak? Horri bi lan-saiotan heldu nahi diogu…
Lehenengo geldialdia: zer, noiz eta non
Lan-hitzarmenak: lan-politika feminista baterako aukerak? Mugarik Gaberen esperientzia
Lehenengo saio honetan, Mugarik Gaberen azken lan-hitzarmenaren edukiak eta lantze-prozesua partekatuko ditugu. Ikuspegi feministatik eta intersekzionaletik egindako aurrerapenak eta gabeziak nabarmenduz.
- Urtarrilak 29, asteazkena
- 10.30 – 13.30
- EKONOPOLOan, 1. aretoa (Harrobi plaza 4, 1. solairua)
Bigarren saioa prestatzen ari gara… otsaileko lehen hamabostaldian egin nahiko genuke… laster gehiago kontatuko dizuegu…
Zure zain gaude… izena eman edo idatz iezaguzu zalantzarik baduzu
REAS Euskadiko erakunde bazkide eta laguntzaile guztiek parte hartzera gonbidatuta zaudete. (2 pertsona, gehienez, erakunde bakoitzeko).
Apuntatu HEMEN urtarrilaren 24a baino lehen.
Informazio gehiagorako spiris@reaseuskadi.eus edo 613 630 956.