
Batzuetan, erakundeetako egunerokoa korrontearen aurka igeri egitea bezala sentitzen da: egitekoen zerrenda amaigabeak, arnasa hartzeko tarte gutxi, eta erritmo biziak arrastaka daramatzatenak. Horren aurrean, urte hauetan zehar Mugarik Gabe, REAS Euskadi eta Setem Hego Haizea elkarrekin murgildu gara —beti beste batzuekin batera— politika laboral feminista imajinatu eta praktikatzeko.
Bidean, ikaskuntzak, zalantzak eta galdera berriak agertu zaizkigu, hainbat argitalpenetan jaso ditugunak. Orain ozeano hau gehiago zabaltzeko eta gonbidapen kolektibo bat luzatzeko unea iritsi dela uste dugu: elkarrekin murgil gaitezen hausnarketarako, entzuteko eta esperientziak trukatzeko jardunaldi batean.
🌊 Murgilduko zara gurekin?
Egitaraua · Itsas bidaia bat
09:15 – 09:30
🐚 Eskotilak irekitzen
Harrerak eta inskripzioak
09:30 – 10:15
🌊 Lehen zurrupada
Politika laboral feminista: ibilbide kolektibo baten mugarriak
Aurkezpena
10:15 – 11:30
🐠 Inspiratzen gaituzten korronteak
Zergatik behar dute gure erakundeek politika laboral feminista bat?
Esperientzien elkarrizketa:
- Ciutat Invisible
- Pikara Magazine
- Mugarik Gabe
- REAS Euskadi
- Setem Hego Haizea
11:30 – 11:50
🌬️ Gainazalean arnasa hartzen
Atsedena
11:50 – 12:00
🪸 Mareak zatituz
Taldeak osatzea
12:00 – 13:30
🤿 Sakonera murgilketak
Hiru hausnarketa-talde (aurrez aukeratutako ardatzen arabera):
- A taldea. Lanen antolaketa, gaitasunen indartzea eta parte-hartzea
- B taldea. Baldintza ekonomikoak eta denborak
- C taldea. Identitatea, giro laborala eta espazioa
13:30 – 14:00
🌅 Elkarrekin urgaineratzen gara
Jardunaldiaren itxiera
14:00 – 15:00
🥗 Hondartzan partekatzen
Pikoteoa auzoan (solasari jarraipena emateko)
Informazio praktikoa
📅 Data: Urriak 8, asteazkena
🕤 Ordutegia: 9:15 – 14:00 (ondoren pikoteoa)
📍 Tokia: La Bolsa Eraikina, Pelota kalea, 10 (Bilbo)
Izen-ematea
Plazak mugatuak dira.
📌 Izen-ematea irailaren 26ra arte.
👉 Izen-emate formularioa bete (jardunaldiaren antolaketan lagungarri izango diren gai batzuk eskatuko dizkizugu).
💦 Gelditzera, arnasa hartzera, partekatzera eta politika laboral feminista baten eraikuntzan elkarrekin murgiltzera gonbidatzen zaitugu.