
Imajinatzen duzu Ekonomia Sozial eta Solidarioaz umoretik eta sormenetik hitz egitea? Tailer kolektibo honetan gure erakundeen eguneroko borroka, kontraesan eta pasadizoetan inspiratutako memeak sortzeko elkartuko gara.
Pop kulturaren irudietatik eta mezu burutsuetatik abiatuta, ESSari buruz ironiaz hitz egiten eta hausnartzen saiatuko gara, ikuspegi ludiko eta kolaboratibo batetik.
Nola egingo dugu?
Tailerra lau fasetan egituratzen da:
- 🧠 Esplorazioa: ESSaren barruan gure egunerokoan deseroso edo urduri jartzen gaituzten egoerak partekatzen ditugu.
- 🖼️ Irudia: rudirik egokienak aukeratzen ditugu edo geure argazkiak ere egiten ditugu.
- ✍️ Edizioa: testuak eta irudiak konbinatzen ditugu gure memeei forma emateko.
- 😂 Azalpena: sorkuntzak partekatzen ditugu eta elkarrekin barre egiten dugu.
Helburua:
ESSari buruz umoretik eta sormen partekatutik hitz egiteko espazio parte hartzaile eta dibertigarri bat aktibatzea.
💬 Nork emana: Álvaro Padilla Vargas (Makuto)
📍 Sarrera doan (Boga garagardotxo batzuekin batera 🍻).
Zain gaituzu! Hemen eman dezakezu izena:


