2021eko ekainaren 7an, 8an eta 17an ekintzailetzari buruzko jardunaldiak egingo dira ekonomia solidarioaren eredutik abiatuta, Ekonopoloko espazioan, Bilbon.
2021az geroztik, REAS Euskadi sareak, gertuko hainbat eragilerekin batera, EKONOPOLO Euskadiko Ekonomia Sozial eta Solidarioko (ESS) polora jo zuen. Espazio honen helburua ESS ereduan interesa duten pertsona, erakunde eta eragileentzako erreferentzia-gune eta sarrera-ate bihurtzea da. Ekonopoloaren barruan, ESS ekintzailetza-ekosistema bat garatzea da lan-ildoetako bat, eta apustu horren barruan antolatu ditugu lehen hiru jardunaldi hauek, izaera ekintzailea hainbat ikuspegitatik lantzeko.
EKAINAK 8 – HASIERA ETA TRANTSIZIOA
11:00 – 13:00
Lan-saioa ideia berriak garatzeko ESE ikuspuntutik, ColaBoraBoraren eskutik
EKAINAK 9 – EREDU BERRIAK
18:00 – 20:00
Gure bizitza modu kooperatiboan antolatu
REAS Euskadiko Zaloa Perezek moderatuta eta Ametxe Koop.-eko Rubén Mendez, Aiaraldea Ekintza Faktoria eta Errotik Kooperatibaren partaidetzarekin.
EKAINAK 17 – SAREAK EHUNTZEN
18:30 – 20:00
KoopFabrika Bilbo 2020ko proiektuak eta Ekonopoloko eragileak
Saioetako bi – Ekainaren 8 eta 17koa – aliantzak eta jada dugun ekosistema ehuntzeko dira, ESSaren sektorean dauden beharrak eta aukerak identifikatuz. Aurrez aurre egingo dira, Ekonopoloko espazioan.
Ekainaren 9ko saioa bizitza modu kooperatiboan antolatzeko eredu berrietan interesa duten pertsona guztientzat zabalik dago. Kooperatibismo-erakunde desberdinak ezagutuko ditugu, eguneroko bizitzaren autogestioa sustatzen dutenak. Herri-ekimenak eta autoenplegu-proiektuak izango ditugu, eredu berri horien erronkei, zailtasunei eta potentzialtasunei heltzeko. Modu presentzialean zein birtualean egingo da. Aurrez aurre etorri nahi baduzu, eman izena hemen, eta online jarraitu nahi baduzu, sartu hemen.
Ezagutu kartel osoa erantsitako dokumentuan.