
Erakundeek ez dituzte soilik ondasunak eta zerbitzuak sortzen: harremanak, barne-kulturak eta egoteko moduak ere eraikitzen dituzte. Saio presentzial honetan, Erakunde Bizigarria kontzeptua landuko dugu, ikuspegi feminista eta ez-patriarkaletatik sortutako antolaketa-ereduak ardatz hartuta.
Lehen zatian, Erakunde Bizigarria zer den azalduko da, baita bere ezaugarriak eta ekarpen nagusiak ere. Horrez gain, ikuspegi feminista proiektuetan modu transbertsalean txertatzeko tresnak aurkeztuko dira.
Bigarren zatian, soilik prESStatzen programan daudenentzat, jarduera praktiko bat egingo da aurkeztutako tresna batzuk aplikatzeko, parte-hartzaileen proiektuen eraikuntzan ikuspegi kritiko feminista garatzea helburu izanik.
Nori zuzenduta dago?
- Antolaketa-eredua berrikusi nahi duten proiektu eta erakundeei.
- Ikuspegi feminista modu transbertsalean txertatu nahi duten ekimenei.
- Erakunde bidezkoagoak, zaintzaileagoak eta jasangarriagoak eraiki nahi dituzten pertsonei.
Egitaraua
🕙 10:00 – 11:30 | Saio irekia
🕛 12:00 – 13:30 | prESStatzeneko parte-hartzaileentzako saio itxia
Datu praktikoak
📍 Formatua: Aurrez aurrekoa
👥 Hizlariak: Eva Sáenz de Ugarte (Equipare) / Stella García (Migrantoria) / Zaloa Pérez (REAS Euskadi)
Zure zain gaude! Izena eman dezadezu hemen:


