
Jasangarritasun ekonomikoa funtsezkoa da Ekonomia Sozial eta Solidarioko proiektuak sendotu eta garatu ahal izateko, beren zentzua galdu gabe. Saio presentzial honetan, irabazi-asmorik gabeko erakundeen ezaugarri ekonomikoak landuko ditugu, balioekin lerrokatutako kudeaketa errealista ardatz hartuta.
Lehen zatian, erakunde mota hauen berezitasun ekonomikoak azalduko dira, eta plan ekonomiko-finantzario bat garatzeko gako praktikoak eskainiko dira, ezaugarri horiek kontuan hartuta.
Bigarren zatian, prESStatzen programako parte-hartzaileei soilik zuzenduta, emaitzen kontua kudeatzeko tresna errazak landuko dira, eguneroko jardunean aplikatzeko ikuspegi praktikoarekin.
Nori zuzenduta dago?
- Jasangarritasun ekonomikoa indartu nahi duten ESS erakundeei.
- Kudeaketa ekonomikoa hobeto ulertu eta antolatu nahi duten irabazi-asmorik gabeko proiektuei.
- Kudeaketa-ardurak dituzten eta tresna argiak behar dituzten pertsonei.
Egitaraua
🕙 10:00 – 11:30 | Saio irekia
🕛 12:00 – 13:30 | prESStatzeneko parte-hartzaileentzako saio itxia
Datu praktikoak
📍 Formatua: Aurrez aurrekoa
👥 Hizlaria: Mónica Gárate (Momentu)
Zuen zain gaude! Izena hemen eman dezakezu:


