Kategoriak
Ekintzailetza Ekonopolo REAS Euskadi
  •   2026/03/24
  •   10:00
  •   13:30
  •   Ekonopolo

Zer lan-harreman mota daude ESSaren esparruan? Nola interpretatu hileko nomina enpresaren eta langilearen ikuspegitik? Zer betebehar ditugu kontratatutako langileak izateagatik? Saio honetan, zure proiektuan pertsonak kontratatzen laguntzen duen unibertsoa ezagutuko duzu.

Zer landuko dugu?

  1. 👉 ESSko kontratazio-aukerak berrikustea 
  2. 👉 Nomina batean agertzen den informazioaren azterketa sakona: Zer alde dago soldata gordinaren eta garbiaren artean? Zein da langilearen GS kuota? Eta enpresarena? Zerekin alderatzen dut hilero bankutik pasatzen didaten GSren ordainagiria? 
  3. 👉 Pertsona bat kontratatuta izateagatiko betebeharren zerrenda, besteak beste: genero planak, ordutegi erregistroa, sexu jazarpena eta beste indarkeria batzuk prebenitzeko eta horiei aurre egiteko protokoloa, lan jazarpeneko edo mobbing protokoloa.
  4. 👉 Laneko arriskuen prebentziorako sarrera

HizlariaK

Begoña Eguiraun eta Mónica Gárate  – Momentu Impulso empresarial

Prestakuntza modu presentzialean emango da, Ekonopoloan (Harrobi plaza 4, 1go solairua).

Zergatik parte hartu?

Izan ere, kontratatutako pertsona bat izateak dakartzan betebehar guztiak betetzeko, lehenik eta behin ezagutu egin behar ditugu. Eta Gizarte Segurantzarekin zuzenean kontsultatzea odisea bat izan daitekeela dakigunez, saio bat proposatzen dizugu hizkera lauan eta zalantza guztiak argitzeko aukerarekin!

Zure zain gaude! Hemen izena eman dezakezu doan: