
Marketina ere Ekonomia Sozial eta Solidarioko balioekin koherentea izan daiteke —eta izan behar du—. Saio presentzial honetan, marketin plan jasangarri eta ekologiko bat diseinatzeko gakoak landuko ditugu, ESSaren printzipioekin bat etorriz eta ikuspegi praktiko eta aplikagarritik abiatuta.
Lehen zatian, eragin soziala eta ingurumenekoa kontuan hartzen dituen marketin plan bat garatzeko oinarrizko elementuak azalduko dira, jasangarritasun-irizpideak eta koherentzia etikoa komunikazioan eta estrategian txertatuz.
Bigarren zatian, prESStatzen programako parte-hartzaileei soilik zuzenduta, ariketa praktiko bat egingo da, parte-hartzaile bakoitzaren proiektuaren marketin planean neurri zehatzak txertatzeko.
Nori zuzenduta dago?
- Marketin estrategia berrikusi edo definitu nahi duten ESS proiektuei.
- Jasangarritasunetik eta koherentziatik komunikatu nahi duten ekimenei.
- Gizarte-erakundeetako komunikazio- eta estrategia-arduradunei.
Egitaraua
🕙 10:00 – 11:30 | Saio irekia
🕛 12:00 – 13:30 | prESStatzeneko parte-hartzaileentzako saio itxia
Datu praktikoak
📍 Formatua: Aurrez aurrekoa
👥 Hizlaria: Frinee Moreno (Labox)
Zuen zain gaude! Izena hemen eman dezakezu:


