Urrian Bilbon egingo den ComunESS 2024 topaketaren motorrak berotzen joateko, nazioarteko solasaldi hau antolatu dugu Ekonomia Sozial eta Solidarioaren marketinari buruz hitz egiteko.
Marketina deabruaren hazia al da? Nola egin nire baratzeko barazkiak erraz-erraz saltzeko? Posible al da emaitza onak lortzea inbertsio handirik egin gabe eta ahaleginean hil gabe? Estatuko eta nazioarteko komunikazio panoramarik zabalenarekin egindako elkarrizketa honetan marketinaren ABDa errepasatuko dugu, logika sozialen arabera. Izan ere, zartadakoak, bada goxoa, irabazten dau bihotz osoa; edo, bestela esanda, balio onak izateak ez du zerikusirik emaitza onak lortzearekin. ESS posiblea da ESS maketing-arekin.
**Profil hauentzako jarduera:
- Enpresa espezializatuen eskutik marketin-ezagutzak zabaldu nahi dituzten gizarte-komunikazioko profesionalak, bezeroekin egiten duten lanean aplikatzeko.
- Ekonomia Solidarioko eta Hirugarren Sektoreko ekintzaileak, komunikazioaren mundukoak ez direnak, baina beren emaitzak hobetu nahi dutenak.
- Beren kanpainetarako trikimailuak eta arrakasta-gakoak ezagutu nahi dituzten aktibistak
REAS Red de Redes erakundeko Blanca Crespo izango dugu arduradun, gure proiektuetarako gako ugari ematen dizkiguten 3 erakunde elkarrizketatuz:
- El Maizal – Komunikazio kooperatiba (Argentina)
- Labox – Publizitate agentzia (Euskadi)
- CAIS – Hirugarren Sektoreko talde kooperatiboa (Espainiar estatua)
Solasaldia doakoa da eta software libreko online plataforma batean emango da. Konektatzeko esteka bidaltzeko, galdetegi erraz hau bete besterik ez duzu egin behar: