
👥 Hizlariak: Bizkaiko Foru Aldundiko BATUZ taldea
🤝 Antolatzailea: La Tercera Pata
💶 Laguntzaileak: Euskadiko GGKEen Koordinakundea eta REAS Euskadi
Martxoaren 18an, 9:30etik 11:30era (online), BATUZen azken arau-berrikuntzei buruzko informazio-saio berria antolatu dugu, irabazi-asmorik gabeko entitateei zuzenean eragiten dieten aldaketen inguruan.
Abenduaren 12ko saioan, Bizkaiko Foru Aldundiko BATUZeko taldeak aurreratu zigun ustekabean aldaketa normatibo garrantzitsu bat prestatzen ari zirela, entitateen betebehar fiskalekin lotuta.
Araudi berria 2026ko lehen hiruhilekoan argitaratu da, eta aldaketa esanguratsuak dakartza: entitateek jasotako faktura batzuk LROEn (240 eredua) aitortzeko betebeharra murrizten du. Eguneraketa honek eragin zuzena izan dezake entitate askoren kudeaketa administratiboan.
Zer landuko dugu saioan?
Saioan honako hauek jorratuko ditugu:
- Araudi berriaren eduki osoa.
- Ogasunak egiten duen interpretazioa.
- Irabazi-asmorik gabeko entitateentzat dituen ondorio praktikoak.
- Zalantzak argitzeko tartea.
Zer aldatu den, zer mantentzen den eta zure entitatean nola aplikatu behar den argi izan nahi baduzu, saio hau zuretzat da.
Zuzenean parte hartu ezin baduzu ere, izena ematea gomendatzen dizugu: grabazioa eta dokumentazioa izena emandako guztiei bidaliko dizkiegu.
Zain gaituzu! Hemen eman dezakezu izena:


