
📍 La Bolsa udal zentroa, Bilbo
📅 2025eko ekainak 5 · 10:00–14:00
🗣️ Hizkuntza: gaztelera
Nori zuzenduta dago?
- Etxebizitza kooperatiboko taldeak
- Hirugarren sektoreko gizarte-erakundeak
- Administrazio publikoak
- Bizikidetza-eredu berrietan interesa duen publikoa
Zergatik inklusioaz hitz egin etxebizitza kooperatiboko proiektuetan?
Jardunaldi honen helburua da etxebizitza eredu inklusiboago bat bultzatzea, gure gizartearen premien aniztasunari erantzungo diona eta bizitoki proiektuak aberastuko dituena.
Goizean zehar, inklusioak etxebizitza kooperatiboko ekimenei dakarzkien onurak ikusaraziko ditugu, beste lurralde batzuetan garatutako esperientzia inspiratzaileak ezagutuko ditugu eta modu parte hartzailean lan egingo dugu komunitate bidezkoago, irisgarriago eta iraunkorragoetarako lehen urratsak identifikatzeko.
Jardunaldiak hainbat ikuspegitatik landuko du gaia, eta arreta berezia eskainiko die belaunaldien arteko kolektiboei, seniorrei eta behar espezifikoak dituzten beste talde batzuei.
Zelan garatuko da?
Jardunaldia goizeko formatuan antolatzen da (10:00etatik 14:00etara), erakusketa laburrekin eta talde-lanerako espazioekin, trukea eta hausnarketa kolektiboa sustatzeko.
Sustatzailea: La Germinadora
Antolatzailea: Ariwake
Laguntzaileak: Koobizitza · REAS Euskadi · Ametsak Sortzen
Finantzatzailea: Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioa