
Nola eraiki ditzakegu pertsonak zaindu eta denboran jasangarriak izango diren erakundeak?
Saio honetan hausnarketa eta praktikarako gunea irekiko dugu, gure antolaketa, harreman eta lan egiteko moduak arduraz eta zaintzaz eraldatzeko gakoak partekatzeko.
Zer proposatzen dugu?
👉 Eraikitzen ari den marko bat aurkeztea: politika laboral feministak ESSn, REAS Euskadi, Mugarik Gabe, Setem Hegohaizea eta beste hainbat erakunderen lan kolektiboaren emaitza.
👉 Intuizioak, esperientziak eta proposamenak partekatzea, zure erakunde edo proiektuari baliagarriak izan dakizkiokeenak.
👉 Denboraren kudeaketarako tresna baten erabilera esperimentatzea: gure prezioa/ordua kalkulatzeko, jarduera nagusiak identifikatzeko eta lan duin baterantz orientatutako erabakiak hartzeko aukera emango diguna.
Erraztaileak
- Silvia Piris – REAS Euskadi
- Ernesto Fernández – EsF Euskadi
Zergatik parte hartu?
Behar ditugulako, erronka eta zailtasunak izan arren, gure proiektuak garatzen jarraitzeko gogoa piztuko duten erakundeak. Bizitza erdigunean jarriko duten erakunde bizigarriak.
Zure zain gaude! Hemen eman dezakezu izena:
