REAS Euskadik, Bilbao Ekintzarekin lankidetzan, LATSARIAK (2022) dokumentalaren proiekziora gonbidatzen zaituzte, oraingoan performance eta solasaldi batekin batera.
Con Ciencia y Arte elkarteak bultzatutako dokumentalak latsarien lan gogorra ekarri nahi du gogora, herritarren osasuna eta bizi-kalitatea mantentzeko ezinbestekoa izan baita. Hamahiru emakumek beren esperientziak kontatzen dizkigute, eta latsarriak nolakoak ziren eta non zeuden ere kontatuko digute. Dokumentala Bilboko errealitatean oinarritzen da batez ere, baina Euskal Herriko beste leku batzuetako kontakizunak ere biltzen ditu.
Esti Maguregik (zuzendaritza, irudiaren erregistroa eta edizioa), Argenis Mesak (zuzendaritza artistikoa eta performancea), Marta Brancasek (historiaren zuzendaritza) eta Irune Lauzirikak (ekoizpena) film hunkigarri hau proposatzen dute emakume langileei lapurtutako memoria itzultzeko. Poesia, berotasuna eta emakume horiekiko errespetua nabarmena da dokumental honetan.
35 minutuko iraupena duen LAVANDERAS dokumentalean euskara eta gaztelania erabiltzen dira, azpitituluekin batera.
Performancea
Argensi Mesak proposamen performatibo sakon batekin hasten du saioa; horrela, emakume garbitzaileen esperientziak eta bizipenak ekartzen ditu. Kolonbian jaio eta Bilbon errotutako artistak inork ez bezala daki emozioen espiritua transmititzen.
Ohi bezala, Boga garagardo batzuekin girotuko dugu solasaldia. Solasaldira, proiektuaren arduradunak gerturatuko dira.