REAS Euskadik bat egin du Ekologistak Martxan taldeak eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak sustatutako mobilizazioekin, argiaren tarifaren eta oligopolio elektrikoaren aurka, azken hori baita igoera handi honen eragile eta lehen onuraduna.
Azken egunotan argindarraren prezioak muga historikoak gainditu ditu, argindar oligopolioak aberastasuna pilatzen jarraitzen du guztion bizkar, eta bitartean gobernuak ez du hori eragozteko neurri eraginkorrik martxan jartzen.
Energia pertsona guztientzako eskubide gisa bermatze aldera, funtsezkoa da enpresa elektrikoen publifikazioan premiazko urratsak ematea.
Bizitza jokatzen ari gara eta horregatik eskatu nahi dizuegu urriaren 7an, 19:30etan, Euskadi Plazan (Bilbo) egingo den manifestazioan parte hartzea. Han ikusi ahal izatea espero dugu.