Kategoriak
Prestakuntza eta sentsibilizazioa REAS Euskadi
  •   2024/10/15
  •   16:00
  •   18:00
  •   Online

Kaixo ComunESS 2024 topaketaren esparruan, REAS Euskadik online prestakuntza bat antolatu dugu, “STORY-SELLING: diskurtso paregabe batekin maitemindu” izenburupean. Prestakuntza-saio honen helburua parte-hartzaileei beren erakundeen balio bereizgarria erraz detektatzen eta transmititzen laguntzea da, eta Iceberg Visual Consulting gure erakunde kolaboratzaileak emango du.

Prestakuntzan zehar, hausnarketa-prozesu gidatu bat egingo da bertaratutakoek aurkezpen- eta salmenta-diskurtso erakargarriak egin ditzaten. Prozesu horren bidez, xede-publikoaren identifikazioa, erakundeen balio diferentziala eta elementu horiek bezero potentzialen esperientzia eta beharrekin nola lotu landuko da.

Parte-hartzaileek kontakizun bat sortzeko eta elementu metaforiko batekin konektatzeko aukera ere izango dute, saioa gainerako taldekideei beren ideiak aurkezteko aukerarekin amaituz.

Hartzaileak: Ekonomia Sozial eta Solidarioko (ESS) erakundeei lotutako pertsonak, komunikatzeko eta saltzeko gaitasuna hobetu nahi dutenak.

Prestakuntza doakoa da eta software libreko online plataforma batean (BBB) emango da. Konektatzeko esteka bidaltzeko, galdetegi erraz hau bete besterik ez duzu egin behar: