Kategoriak
Ekonomia Solidarioa eta Feminista Erakunde bazkideak REAS Euskadi
  •   2023/02/16
  •   18:00
  •   20:00
  •   Ekonoplo

Emakume zaharrak, dio Mari Luz Estebanek, ez dira ia ikusten, eta are gutxiago entzuten edo izendatzen.

Zaintzari, familiari, amatasunari eta hazkuntzari buruz teorizatzen duten feminismoetan, zahartzaroak espazioa eskatzen du.

Hitz egin dezagun emakume zaharrez.

Elkarrizketa honetan parte hartzea proposatzen dizuegu, Mariluz Estebanekin eta Mª Ángeles Fernández-ekin (Pikara Magazine) batera, REAS Euskadik eta Pikara Magazinek elkarlanean antolatuta, Bilbao Ekintzaren laguntzarekin.

Hemen duzue Pikara Magazinek egindako monografikoaren esteka, zahartzaroari buruzko gogoeta hauek eta beste batzuk biltzen dituena

Ohi bezala, Boga garagardo batzuekin girotuko dugu tailerra.