2021/10/04
Kategoriak
Politika publikoak sareak eta mugimenduak

Pobreziari eta prekarietateari amaiera emateko, REAS Euskadik bat egin du Baldintzarik gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko Herri Ekimen Legegilearekin, eta proposamena sinatzeko deia egin dio bere oinarri sozialari.

Irailaren 18tik martxan dago EAEko Baldintzarik gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko Herri Ekimen Legegilea.

Herri-ekimen honen bidez, ekitaterako tresna berri bat sortu nahi da:

  • Pobreziarekin amaitzeko
  • Bizitza erdigunean jartzeko
  • Enplegua banatzeko eta lanak partekatzeko
  • Aberastasuna birbanatzeko
  • Autonomia gehiago izateko
  • Jasangarriago bizitzeko

RBI esleipen ekonomiko publikoa da, eta biztanle guztien oinarrizko premiak aseta egon daitezkeela bermatzea du helburu. Eusko Jaurlaritzak ordainduko die EAEn bizi diren pertsona guztiei. Hileko zenbatekoa 900 € izango litzateke 18 urtetik gorakoentzat edo independizatutako adingabeentzat, zenbateko horren % 30, 300 €, 14 urtetik beherakoentzat, eta % 50, 450 €, 14 eta 17 urte bitartekoentzat.

BGOE baldintzarik gabekoa, unibertsala eta banakakoa izango litzateke.

  • Baldintzarik gabe, hura jasotzeko ez baita inolako baldintzarik bete beharko, 3 hilabeteko aurretiazko bizileku-aldia justifikatzea izan ezik (erroldatuta egon zein ez).
  • Unibertsala, bakoitzak dituen diru-sarrerak edo ondarea kontuan hartu gabe kobratuko litzatekeelako.
  • Banakakoa, pertsona bakoitzari ordainduko litzaiokeelako, norekin bizi den kontuan hartu gabe.

REAS Euskaditik ekimen hau sinatzera animatzen zaitugu, eta, ahal duzun neurrian, ekonomikoki laguntzera, ireki duten crowdfunding-aren bidez.