2024/11/30
Kategoriak
Ekonopolo REAS Euskadi

Lehiaketa honen helburua ESSaren esparruan azterketa eta ikerketa sustatzea da, gai horri buruzko Master Amaierako Lana (MAL) egiten duten unibertsitateko ikasleen artean. Aurten bigarren edizioa izan dugu. Lehiaketa hau EKONOPOLOren (REAS Euskadik eta Bilbao Ekintzak bultzatutako Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Poloa) jardueren barruan kokatzen da, eta EAEko hiru unibertsitateen – EHU, Deustu eta Mondragon – lankidetza du. 

Honako lan eta pertsona saritu dira:

Oinarrietan azaltzen zen bezala, aurkeztutako TFMak ekonomia sozial eta solidariorako garrantzitsuak diren alderdiekin lotuta egon dira (esparru teoriko eta diagnostikoari dagokionez, analisi-tresnak, esperientzia praktikoak, interlankidetza, nazioarteko ikuspegia…) Beren kalitate eta originaltasunagatik, egitura eta metodologia ezarritako helburuetara egokitzeagatik eta ondorioen garrantziagatik eta ekarpenen erabilgarritasun potentzialagatik, aplikazioagatik eta interes sozialagatik saritu dira. 

Zorionak hirurontzat. REAS Euskadik hiru lan hauek irakurtzera gonbidatzen zaituzte. Gako interesgarriak ematen dizkigutela uste dugu, etorkizunean lan ildo horietan lanean jarraitzeko. Eta eredu izan daitezke esparru akademikoaren eta ekonomia sozial eta solidarioaren arteko harremana sakontzen jarraitzeko.