REAS Euskadik Elika Bilbao elikadura-subiranotasunaren aldeko ekimen kolektiboan parte hartzen du, Labore Bilbo, Ekologistak Martxan, Bizilur eta GITE-IPESekin batera. Hainbat jarduera egingo dira Bilbon maiatzaren 15etik 22ra.
Ekimen honen helburua da Bilbon elikadura-subiranotasuna sustatzea eta elikaduraren esparruan kontsumo arduratsu eta eraldatzailea sustatzea, tokiko produktuak eta produktu agroekologikoak ekoizten eta merkaturatzen dituztenei laguntza emanez.
Manifestu baten bidez, era guztietako Bilboko erakundeek elikadura-subiranotasunari ematen dioten babesa ikusarazi nahi da. Bertan, tokiko nekazaritzaren sustapena, iraunkortasun ekologikoarekiko konpromisoa, lurraldearen eta bere kulturaren defentsa, merkaturatze- eta kontsumo-zirkuitu laburrak bultzatzea edo ekonomia sozial eta solidarioa bultzatzea nabarmentzen dira.
Manifestu hau ekitaldi publiko batean aurkeztuko da maiatzaren 22an, igandea, 13:00etan Bilboko Plaza Barrian. Aurretik bizikletaz ibilaldia egingo da Bilboko auzoetan, 11:00etan Atxuriko Enkarnazio plazatik abiatuta.
Era berean, maiatzaren 15etik aurrera, igandea, hainbat erakundek antolatutako jarduera deszentralizatuak egingo dira Deustu, Alde Zaharra, Miribilla, Santutxu eta San Frantzisko auzoetan, azken hau Kidekoopek eta REAS Euskadik antolatuta.
Aipatzekoak dira, halaber, europarlamentariekin mahai-ingurua (astelehenean, hilak 16, 19:00etan La Bolsa Gizarte Etxean), Etxalde eta ENBAko ordezkariekin hitzaldia (asteazkenean, hilak 18, 19:00etan Biran) eta euskal sindikatuek elikadura subiranotasunaren alde elkarrekin egindako adierazpena (ostegunean, hilak 19, 12:00etan Kafe Antzokian).