2023/01/27
Kategoriak
Ekintzailetza Ekonopolo REAS Euskadi

Astearte honetan, urtarrilaren 24an, prESStatzen 2023 programari ekin diogu. Bertan, hainbat proiektuak martxan jartzeko prestakuntza eta aholkularitza eskainiko dugu. Formakuntza-saio hauetako batzuk irekita daude ESSaren inguruan interesa duten guztientzat.

PrESStatzen programa proiektu kolektibo bati ekin nahi dioten pertsonei, jarduera profesionalizatu nahi duten elkarteei eta ESS ereduetara igaro nahi duten merkataritza-enpresei zuzenduta dago. Bigarren edizio hau 2023ko urtarrilaren 24tik maiatzaren 30era bitartean egiten ari da Bilboko Ekonopoloan.

Lehen topaketa ekintzaileekin

Dagoeneko ezagutu ditugu prESStatzen programaren bigarren edizio honetan parte hartu duten proiektuak, eta hauen artean hainbat sektoretakoak ditugu; hala nola xahutu gabeko elikadura, mugikortasun jasangarria, ikuspegi sozialeko komunikazioa eta osasun inklusiboa. Gainera, hezkuntzarekin eta esku-hartze sozialarekin, kultura-industria sortzailearekin, moda iraunkorrarekin, lehen sektoretik landa-komunitate bat indartzearekin eta gizartea eraldatzeko proiektuak egin nahi dituzten profil profesional desberdinak dituzten emakumeentzako laguntza-sare bat sortzearekin lotutako ekimenak abiarazi nahi dira. 

Parte hartzen duten proiektuen %40 ekintzaile migratzaileenak dira, eta are handiagoa da emakumeek bultzatutako proiektuen ehunekoa; %85, edizio honetan. 

Formakuntza-proposamena

Iaz bezala, ekintzaileek 9 saio teoriko-praktiko izango dituzte. Saio hauetan kontzeptu ezberdinak aurkeztuko zaizkie eta hainbat tresna eskainiko zaizkie beren negozio-ereduak ESSren printzipioen arabera definitzeko edo berrikusteko. Lehenengo saioa astearte honetan izan zen, eta bertan Ekonomia Solidarioaren esparru teorikoa eta gako horretan ekiteko berezitasunak, abantailak zein modalitateak aurkeztu ziren.

Datorren asteartean, urtarrilaren 30ean, Canvas Soziala tresnan sakonduko dugu, GJHekin eta proiektuen balio-proposamenean egiten duten ekarpenarekin lotuz.

Otsailaren 7an Erakunde Bizigarriak kontzeptuaren txanda izango da, ikuspegi ez patriarkaletatik eraikitako erakunde-ereduak garatzeko proposamena.

Ezagutu hemen irekitako saio guztiak. Formakuntza hauetakoren batera etorri nahi baduzu, hemen eman dezakezu izena. Izen-emateak ostiralean itxiko dira, egin baino lehen edo edukiera osatzean.

Aholkularitza pertsonalizatua

Formakuntza eta networkingeko bi jardunaldiez gain, parte hartzen duen proiektu bakoitzak ESSan espezializatutako tutore bat du, prozesuan laguntzen ari zaiona, aholkuak ematen eta ekimenaren beharretara egokitutako ad-hoc ibilbidea bat prestatzen.

ESS proiektu bat martxan jarri nahi duzu?

Ekiten ari bazara eta Ekonomia Sozial eta Solidariotik nola egin dezakezun jakin nahi baduzu, idatzi presstatzen@reaseuskadi.eus helbidera zure proiektua eta zure beharrak kontatuz.