2024/10/31
Kategoriak
Ekonomia Solidarioa eta Feminista Ekonopolo Erakunde bazkideak REAS Euskadi

Joan den ostegunean, 25 emakume baino gehiago Ekonopoloan izan ginen, Mabel Medina Valenzuelak zuzendutako “Warmipura: Transformación-Sanación migrante” dokumentalari esker. Dokumental honek emakume migratzaileen hausnarketa eta sendatze prozesu kolektiboa aztertzen du, haien eskubide eta borroketan oinarrituta. Warmipura, saioa hasi bezain laster esan ziguten bezala, “gure artean” esan nahi du kitxuan. Izen hori aukeratu da emakume guztien eskubideen alde batera lan egitea bilatzen duen ahalduntze feministako eta arrazakeriaren aurkako proiektu baterako. Prozesu horretan Cony Carranza izan da, herri hezitzaile feminista, eta berak ere gidatu gaitu bere jakinduria guztiarekin joan den osteguneko saioan.

Ekonopolora hurbildu ginenok, dokumentala ikustetik zein ondorengo solasalditik, benetan baliotsua den zerbaitera iristeko zortea izan genuen: emakume hauen bizipenak entzuteko konfiantzazko espazio bat. Bizipen batzuk oso gogorrak eta gure ustezko “euskal oasia” zalantzan jartzen dutenak; beste batzuk itxaropenez, sendotasunez eta bizi izatea merezi duen bizitza batenganako maitasunez beteak. Ikusi genuen nola ehundu diren hari sendo horiek, esperientzia indibidual, propio eta partikular horiek beste batzuenekin lotzen dituztenak, edozein sendatze- eta antolatze-prozesu kolektiboren ezinbesteko zati gisa. Eta etxera eraman genituen proposamenak eta galderak, asko, eta ziurtasun bat: bakarrik ezin dugula, eta ez dugula nahi.

Eskerrik asko, berriz ere, Warmipura taldeko, Mujeres con Voz elkarteko eta Calala Fondo de Mujeres elkarteko kideei