2022/07/19
Kategoriak
elkarlanak Merkatu Soziala

REAS Euskadiko ordezkaritza bat Guadalajara de Bugara (Kolonbia) joan da uztaileko lehen astean, Comparte sareko erakundeekin batera egindako tailer batean parte hartzera. Haren helburua Latinoamerikan Zirkuitu Ekonomiko Solidarioak (CES) indartzea eta Euskadin Merkatu Soziala (MES) sendotzea zen.

Bi sareetako eta 10 herrialde baino gehiagoko 20 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute topaketan, eta elkarrekiko lankidetza indartzea izan da helburua, ekonomia solidarioaren zirkuitu ekonomikoak bultzatzearen ikuspegitik, Latinoamerikan eta Euskadin alternatiba ekonomikoak sortzen laguntzeko.

Talde-laneko hainbat dinamikatik abiatuta, estrategia horiek hainbat testuingurutan bultzatzeko beharrezko baldintzak, erronkak eta gaitasunak identifikatu ditugu. Horrela, lurralde batzuk lurrak prestatzen edo haziak landatzen ari dira, hau da, zirkuitu ekonomiko solidarioak bultzatzeko beharrezko baldintzak eraikitzen ari dira; beste batzuk ereindakoa ongarritzeko fasean daude, hau da, zirkuitu horiek epe ertainean martxan jartzeko aukera planteatzen ari dira, baldintza onak dituztelako, eta, azkenik, lurralde batzuk sustraiak botatzen ari dira, zirkuitu horiek epe laburrean bultza ditzaketenak.

Aniztasun horretatik, lankidetzarako estrategietan sakondu dugu, eta esperientziak eta ikaskuntzak trukatu ditugu, gure lurraldeak ekonomia solidariotik eraldatzeko erronkari aurre egiteko, sendoago, eta gure lurraldeetan errotuta dauden ekonomia solidario, plural eta anitzen potentzial guztia aprobetxatuz.