Dokumentu bat aurkezten dugu, REAS Euskadiko erakundeekin batera egindako hausnarketa-prozesu baten emaitza. Dokumentu horretan, 10 printzipio eta 20 akordio identifikatzen aurreratu dugu, guztion bizitza erdigunean jarriko duen lan-politika definitzeko.
Posible al da lan-politika feminista bat, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren balio eta printzipioetatik eraikia? Horixe izan zen SETEM Hego Haizeak, Mugarik Gabek, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak eta REAS Euskadik bultzatutako prozesu baten abiapuntuko galdera, Colectiva XXK-k lagunduta.
2022an, hainbat lan-saio antolatu genituen, lan-politika bat feministatzat definitzeko gakoak zeintzuk ziren lurreratzen saiatzeko. Ziurtasun guztiak izan gabe, dokumentu batean, jasotako intuizio batzuei buruz aurreratu genuen. Prozesuaren bigarren zati honetan (2023) eduki gehiago eman nahi genion proposamen horri. Geneuzkan intuizio horiek gako zehatzetara hurbiltzea.
Horretarako, 10 printzipio eta 20 akordio eraiki ditugu guztion bizitza erdigunean jarriko duen lan-politika definitzeko. Gutxieneko komun bat dela ulertuta, eta gero, erakunde bakoitzean, garapen edo sakontze propioa izango duela. Printzipioek balio partekatu batzuk definitu nahi dituzte, horizonte legez. Akordioek gehiago mugitzen gaituzte konpromisorantz, egiterantz, zentzu horretan aurrera egiteko.
Eskerrak eman nahi dizkiegu prozesu honetan parte hartu duten erakunde eta pertsona guztiei eta REAS Euskadiko erakundeei: Totem MT, Goiener, Equipare, Kidenda, Bidegintza, Colaborabora, Wikitoki, Calala Fondo de Mujeres, Momentu, Al Borde Films eta Aradia Cooperativa. Eta saretik kanpoko erakundeei, Farapi, La ciutat invisible, Red Nust eta Software del Sol, beren ibilbidea eta gogoetak gurekin partekatu dituztenei. Eskerrik asko guztioi
Espero dugu hausnarketa horiek guztiek, beren ziurtasun eta amildegiekin, gero eta erakunde gehiago lagundu ahal izatea erakunde-eraldaketa feministako prozesuetan.