PrESStatzen, proiektu kolektibo bat ekin nahi duten pertsonei, beren jarduera profesionalizatu nahi duten elkarteei eta Ekonomia Sozial Solidarioko (ESS) ereduetara igaro nahi duten merkataritza-enpresei zuzendutako programa da.

Bigarren edizio hau 2023ko urtarrilaren 24tik maitzaren 30era bitartean egingo da, Ekonopoloan, Bilbon.
Formakuntza eta networking saioak
Programak 9 saio teoriko-praktiko ditu, ESSan trebatzeko eta ikaskuntzak ekintzailetza proiektuan aplikatzeko. Saio bakoitzaren lehen zatian kontzeptuak eta tresnak aurkeztuko dira, eta bigarrenean praktikan jarriko dira.
Gainera, 2 networking-saio egingo dira tokiko ESSaren ekosistemarekin saretzeko, Merkatu Sozialaren parte diren enpresa-ekimenetatik hasi eta ekintzailetza sustatzen duten eragile publiko-pribatuetara.
Neurrira egindako aholkularitza
Parte hartzen duen proiektu bakoitzak ESSan espezializatutako tutore bat izango du, beren prozesuan lagunduko diena, aholkuak emanez eta ekimenaren beharretara egokitutako ad-hoc ibilbide bat prestatuz.
Informazio gehiago presstatzen.reaseuskadi.eus webgunean.

1. edizioan parte hartutako proiektuak
Iazko programa sektore eta adin aniztasunagatik nabarmendu zen. Edizio honen barruan, aipatzekoa da emakume ekintzaileen kopurua, proiektuen %77a neskek sustatutakoak baiziren. Gainera, proiektuen %30a migratzaileek bultzatutakoak ziren.
Aurreko edizioari buruzko informazio gehiago hemen.
