2024ko apirilaren 21ean EAEn egingo diren hauteskunde autonomikoak direla eta, REAS Euskadik gizarteko sektore guztietara jotzen du Ekonomia Sozial eta Solidarioa sustatzera bideratutako Politika Publikoen proposamenak aurkezteko. Proposamen horien eraikuntzarekin eta garapenarekin bat egitera gonbidatzen ditugu alderdi politikoak, gizarte-eragileak eta, oro har, herritarrak. Proposamen horiek eredu ekonomiko bidezkoago eta iraunkorrago bat sortzea dute helburu.
Gure proposamenak bat datoz 2030 Agendarekin eta Garapen Jasangarrirako Helburuekin, gure lurraldeak eraldatzeko aldaketa global eta lokal baten beharra aitortuz. Ekonomia Sozial eta Solidarioko erakundeak dagoeneko ari dira 2030 Agendak identifikatutako erronkei erantzunak eta alternatibak eskaintzen, baita helburuekin koherenteak diren politiketarako proposamen zehatzak ere.
REAS Euskadin, prozesu horretan laguntzen jarraitzeko konpromisoa dugu, praktika berriak sartuz eta gure planetak eskatzen duen trantsizio ekosozialaren bultzatzaile izanez. Bizitzaren jasangarritasunaren zerbitzura dagoen ekonomia sustatzen dugu, pertsona guztien beharrak asetzea eta ingurumena zaintzea lehenetsiko duen ekonomia.
Egin bat gurekin, guztiontzako etorkizun bidezkoagoa eta iraunkorragoa lortzeko bidean! Elkarrekin gizartea eralda dezakegu.