2024/05/23
Kategoriak
Merkatu Soziala REAS Euskadi

Maiatzaren 22an, REAS Euskadik eta Goiener energia berriztagarrien kooperatibak (sareko bazkide den erakundea) lankidetza-hitzarmen berri bat sinatu genuen REAS Euskadiren egoitzan, “Ekonopolo” delakoan.

Goiener, hasieratik, REAS Euskadik antolatutako ekonomia solidarioko ekitaldietan parte hartu du, azokak, hitzaldiak eta mahai-inguruak barne. REAS Euskadik, gure aldetik, bizitzaren iraunkortasunean oinarritutako ekonomiaren ikuspegia sustatzen dugu, bai pertsonena, bai planetarena. “Interes ekonomikoak lehenetsi aurretik, REASek pertsonak entzun eta erdigunean jartzen dituen gizarte baten aldeko apustua egiten du. Horregatik garrantzitsua iruditzen zaigu erreferente izatea eta sarearekin harremanak sendotzea “, azpimarratu zuen Goiener-eko kidea den Jon Urturi Aldamak.

REASetik, Goienerrek energia berriztagarrietan egindako ibilbidea eta herritarrentzako kontrol energetikoaren aldarrikapenean egindako lana baloratzen dugu. “Ezinbestekotzat jotzen dugu proiektu hau babestea, ekonomia sozial eta solidarioak gero eta espazio gehiagotan sartzeko aukera izan dezan. Gure bazkideak ere gonbidatu nahi ditugu Goienerrekin bat egitera eta kooperatiba horrekin elkarlanean aritzera, horrelako ekimenak babestea funtsezkoa dela uste baitugu “, adierazi du REAS Euskadiko Amaia Naveda Saenz de Ugartek.

Akordio honek orain arte egindako bidea berresten du eta bi erakundeak konprometitzen ditu etorkizun jasangarriago eta eraldatzaileago baterantz elkarrekin aurrera egiten jarraitzera.