2021/09/30
Kategoriak
Ekonomia Solidarioa eta Feminista REAS Euskadi

BIZIGARRI Planaren esparruan – REAS Euskadiren Genero Berdintasunaren Aldeko I Plana –, Pikara Magazine-rekin batera, prestakuntza-jarduera bat egin dugu, eta genero-ikuspegia txertatzen duten beste komunikazio-modu batzuk abian jartzen lagunduko diguten gako praktiko batzuk identifikatzeko material bat prestatu dugu.

BIZIGARRI Planean (2018-2022) planteatzen genuen jarduketa-ardatzetako bat sarearen barruan komunikazio feminista bermatzeko ekintzak abiaraztea zen. Hori dela eta, 2021eko martxoan REAS Euskadiko erakundeentzako prestakuntza-ekintza bat jarri genuen abian, eta bertan zenbait gako landu genituen, oso ikuspegi praktikotik, gutxienez genero-ikuspegia txertatzen duten beste komunikazio-modu batzuk abiarazteko.

Pikara Magazine REAS Euskadiko kide den erakundeak lagundu digu prozesu honetan, bi lan-saiotako prestakuntza planteatuz. Lehenengoan, irudien erabileran dauden genero-rolei eta -estereotipoei buruz hausnartu dugu, bai eta hizkuntzaren erabilera inklusiborako dauden erresistentziei buruz ere, maskulinoaren erabilera generiko gisa desnaturalizatzen saiatuz. Bigarren prestakuntza-saioan, komunikazio-kanpaina bat abian jartzeko oinarrizko kontzeptuak finkatu ziren.

Prestakuntza material batekin osatu da, prestakuntzan egindako gogoetetako batzuk biltzen dituena, eta, gainera, checklist bat, ahozko zein idatzizko komunikazioan eta irudien erabileran genero-ikuspegia kontuan hartzen duen komunikazio-kanpaina bat abiarazi aurretik kontuan hartu beharreko elementuen zerrenda bat. Material hau ilustratzeko, gure azken argitalpenetan Lili Aldaik egindako lana erabili dugu: ekonomia solidario baterako hiztegi feminista eta Bizigarria izango da edo ez da izango gida.

REAS Euskadin oso pozik gaude prestakuntzak eta materialak izan duten harrerarekin, eta gero eta erakunde gehiagok beren komunikazio-moduetan begirada feminista txertatzeko baliagarria izatea espero dugu.

Argitalpena hemen deskarga dezakezue.