REAS Euskadin etengabe partekatzen ditugu ekitaldiak, argitalpenak, sentsibilizazio-ekintzak eta askoz gehiago. Bikaina da gure prestakuntzari buruzko gidak eta albisteak argitaratzea, baina… zein zaila den geure buruaz hitz egitea.
Horregatik, (h) ariko lagunek prozesu honetan animatu eta gidatu gintuzte, eta arretaz pentsatu ondoren, gure abatarrak gizartean aurkezteko erabiltzea erabaki genuen. Eta hemen gaituzue: ura, airea, lurra eta sua bezala.
Hementxe gaude, 4 Elementuok. Bide desberdinetatik eta jarduteko modu partikularrekin iristen gara, eta horiek batu eta konbinatzen ditugu Euskadin ekonomia solidarioa bultzatzen duen sarea indartu eta babesteko.
Ez dugu behar ez kaparik ez jantzi deigarririk. Benetako emakumeak gara, Emakume hezur-haragizkoak, elkarrekin lan egiten dugunak sare bidezkoago eta solidarioago bat ehuntzeko, non pertsona eta erakunde bakoitza garrantzitsua den, eta non indibiduala kolektibo bihurtzen den. Naturatik hartzen ditugun 4 elementu hauek gogora dakarkigu inor bakarrik borrokatzen ez dela eta Ekonomia Sozial eta Solidrioa batasunetik eta aniztasunetik ehuntzen dela.
Benetako aldaketaren aldeko gure konpromisoa da. Egunez egun eratzen dugun aldaketa, elkarrekin, esfortzuz, arduraz eta… dantza-pausatxoekin.