2020/10/30
Kategoriak
Ekonomia Solidarioa eta Feminista REAS Euskadi

SAIOA: EKONOMIA SOLIDARIO ETA FEMINISTA NORMALTASUNERA EZ ITZULTZEKO. ELKARRIZKETA online

Moderatzailea: Carlos Askunze –REAS Euskadi

Flora Partenio militante feminista eta lesbiana da. Red de feministas del Sur Global DAWN sareko batzorde betearazlea osatzen du. Lan harremanetan espezializatutako soziologoa eta Gizarte Zientzietan Doktorea da (UBA). Arturo Jauretche Unibertsitate Nazionaleko Lan Harremanetako Lizentziaturako zuzendaria da. Irakaslea da hainbat gradu eta graduondokotan eta irakasle gonbidatua izan da Madrilgo Complutense Unibertsitateko “Ekonomia sozial eta solidarioko enpresen kudeaketa eta promozioa” graduondokoan. Latinoamerikako “Red Latinoamericana de Investigadoras de Empresas Recuperadas y Cooperativas de trabajadoras” sarearen parte da, eta Ekonomia Eraldatzaileen Munduko Foro Soziala deritzon bilgune feministan parte hartzen du.

Zaloa Pérez aktibista feminista eta ikertzailea da. REAS Euskadiko teknikaria eta ikerketa, formakuntza eta sentsibilizazio saileko arduraduna da, baita genero gaietarako sareko erreferentzia ere. Erakunde berean, ekonomia solidarioaren eta ekonomia feministaren elkargune teoriko eta praktikoak lantzen dituen ekoSolFem taldean parte hartzen du. REAS Euskadik 2015ean hasitako genero ekitatearen aldeko antolaketa-aldaketarako Bizigarri prozesuaren talde dinamizatzailean parte hartu du. Gaur egun, prozesu horren emaitza den ekintza plana aurrera eramateko lanean dabilen komisioko kidea da.

SAIOA: BIZITZA GURE ERAKUNDEEN ERDIGUNEAN JARTZEKO TRESNAK..

  • Data: azaroak 20, ostirala
  • Ordua: 10:00-12:30 (9:45 izen emateak eta material banaketa bertaratutakoentzat)
  • Bideoa: Jardunaldiaren bideoa
  • Lekua: Arrupe Etxea. Aita Lojendio 2 Kalea.

Beharrezkoa da izena ematea.

1. MAHAI-INGURUA. feminismoz blai! EKONOMIA SOLIDARIO FEMINISTAGO BATERAKO PROPOSAMENAK

Ekonomia solidario baterako hiztegi feminista

(aurrez aurreko saioan ale bana banatuko dugu)

  • Carlos Askunze –REAS Euskadi
  • Lili Aldai -hiztegiaren ilustratzailea-

Gure praktiken inguruan teorizatzeko hitzak eta kontzeptuak behar ditugu; hobeto ulertzeko, partekatzeko, batzuetan esanahi berriak emateko eta gure eztabaida kolektiboetan txertatzeko. Beharrezkoa da feminismoaren ekarpena ekonomia solidarioa eraiki eta indartzeko lanean, eta bereziki baliagarria da eraldatu nahi dugun sistema sozioekonomikoa ahalik eta zehatzen aztertu eta deskribatzeko, baita eraiki nahi dugun etorkizuna izendatzeko eta hori lortzeko tresnak, praktikak eta bideak identifikatzeko ere.

Bizigarria izango da edo ez da izango:
gure erakunde (txiki)etarako apunte feministak

(aurrez aurreko saioan ale bana banatuko dugu)

Eva Sáenz de Ugarte. Equipare

Dokumentu hau sareko erakunde txikienekin elkarlanean hasi genuen eta, pandemiak mundua hankaz gora jarri ostean, jarraitu ahal izan genuenon artean amaitu genuen. Dena den, ez du gida itxia izateko helbururik; aitzitik, gure erakundeetan lan egiteko baliagarria izango den dokumentu bizia izatea nahiko genuke, eta gure gogoetekin eta jardunbideekin elikatu eta hobetu.

Eraldaketa feministarako estrategikoak eta bereziki egokiak iruditzen zaizkigun lau eremutan jarri genuen arreta: bizitza pribatuaren eta lan-bizitzaren arteko loturan; lan-eredu eta funtzionatzeko ereduetan; botere-harremanetan, eta indarkeria matxistetan.

Bilera bizigarriak: bilera a(e)fektiboen egitura

Zaloa Pérez –REAS Euskadi-

Erantzunkidetasunean eta emakumeen eta gizonen arteko partaidetza ekitatiboaren sustapenean aurrera egiteko helburuarekin, produkzio lanak eta erlaziozkoak (erreproduktiboak) gurutzatzen dituen bilerak egiteko egitura bat proposatzen dizuegu. Izan ere, besteekin erlazionatzeko daukagun modua proiektu ororen zati garrantzitsua da, eta jakin badakigu ondo definitutako protokolo eta egiturek gizonen eta emakumeen arteko partaidetza ekitatiboagoa sustatzen dutela. Bilera batean egiteko hainbat eginkizun proposatzen dizkizuegu. Bilera sekuentzia batean egituratu dugu eta txandaka betetzeko lau rol proposatu. Proposamen hau aldizka biltzen diren eta nolabaiteko jarraitutasunez lan egiten duten talde edo batzordeei zuzenduta dago.

2. MAHAI-INGURUA. ESPERIENTZIEN LABORATEGIA: BIZITZA EKONOMIA SOLIDARIOKO ERAKUNDE ETA ENPRESEN ERDIGUNEAN JARTZEKO TRESNAK. 

Moderatzailea: Blanca Boix –REAS Euskadi

Eguneroko ohituretan aldaketa txikiak sartzeko gida bat da, pixkanaka-pixkanaka, modu kolektiboan eta tximeleta efektuari esker, eskala handiko aldaketak eta eraldaketa sakonak gerta daitezen.

Antzinako lan eskemak edukitzen jarraitzen dugu, non erdigunean ekoizpena, mozkinak eta kapitala jartzen diren. Gaur egungo lan-merkatuaren aniztasunak, ordea, hizkuntza berri bat sortzeko premia ekarri du ekitearen abenturaz eta proiektu pertsonal edo kolektibo baten alde egiteko abenturaz hitz egiteko; batez ere, proiektu horrekin identifikatzen garenean, diruzko alderdiez bestelako inplikazioa dugunean eta beste alderdi batzuk zaintzen/baloratzen ditugunean. Horregatik, gida hau material aitzindaria eta ausarta da, eta ikerketa- eta elkar sorkuntza-prozesu luze baten ondorioa da.

Vinculograma

Iratxe Amantegi. Agintzari

Agintzarin familia kontzeptuaren oinarrian ez dugu soilik odoleko lotura ipintzen, ezta familia-lotura heteropatriarkalak edo genero-estereotipoetan oinarritutako loturak ere, baizik eta aukeratzen ditugun pertsonekin askatasunez ezartzen ditugun afektuzko loturak. Horrexegatik, beste formula bat gehitu nahi dugu, nor zaindu nahi dugun erabakitzeko aukera emango duena kidetasun-irizpideetan eta lotura emozionaletan eta/edo sozialetan oinarrituta eta, horrela, zaintza-eredu berriak bultzatu.

Eskola Feministak

Eskola Feministak

Sarai Martín. Mundubat

Ekonomia Feministako Eskolen esperientzia 2010ean hasi zen garatzen Erdialdeko Amerikan eta 2014tik aurrera hasi ziren Euskal Herrian, gaur egun arte. Dagoeneko 13 eskola sortu dira EHn, eta askotariko parte-hartzaileak eta tokiko kolektiboen lankidetza izan du. Esperientzia tokikoa eta globala da aldi berean, eta iparralde eta hegoalde globaleko emakume eta feministen erakundeei esker eta sareko prozesuetatik sortzen ari diren beste erakunde batzuekiko aliantzatik sortu da.

Probentziorako protokoloa

Probentziorako protokoloa

Mireia Granados. SETEM Hego Haizea

Gatazkak erregulatzen eta taldearen bizitza zaintzen ikasi, lan ekitatibo ez-heteropatriarkala lortzeko: giza harremanek berezkoa dute gatazka eta, gainera, ondo ez dabilena aldatzeko eta eraldatzeko aukera dira. Horrez gain, euren eragileak diren sistema bidegabe eta bortitzaren adierazle dira eta, horregatik, agerian uzten duten egoera eraldatzeko baliatu nahi ditugu. Hori dela eta, probentzioaz hitz egitea erabaki dugu, hau da, gatazkei indarkeriarik gabe aurre egiteko trebetasunez, baliabideez eta tresnez hornitzeari buruz.

Solasaldiaren bideoa, osteguna 19

Jardunaldiaren bideoa, ostirala 20.