Aurten ere, Euskadiko ekonomia sozial eta solidarioko enpresek ondo jokatu dituzte euren kartak, eta, orain, auditoriako prozesuaren ondoren, euren jokoa erakutsi dute. Gure 6 printzipioetan oinarritutako ekonomiaren jokoa, alegia: berdintasuna, lan duina, lankidetza, aberastasunaren bidezko banaketa, jasangarritasun ekologikoa eta ingurumenarekiko konpromisoa.
Hemen, erakundeek batekoa ezkutatzen ez dutenez, gardentasunez, borondatez eta partaidetzazerakusten dute ekonomia sozial eta solidarioak Euskadin daukan egoera.
REAS Euskadiko ehun erakunde kidek baino gehixeagok euren kartak mahai gainean jarri dituztenez, eredu sozioekonomiko horretako printzipioen eta balioen inguruan daukaten betearazpen-maila ebaluatu ahal izan da, pertsonak nahiz planeta erdigunean jarri nahi dituela kontuan hartuta. Auditoria Soziala erakundeen kudeaketaren eta eraginaren zenbait dimentsio jorratzen dituen galde-sortan dago oinarrituta; esate baterako, berdintasuna, lan duina, jasangarritasun ekologikoa, lankidetza, ingurumenarekiko konpromisoa eta aberastasunaren bidezko banaketa.
2024ko Auditoria Sozialaren emaitzak gure batekoen sorta berezian bildu dira ESSko 119erakunderen karten adierazgarri. Izan ere, ia-ia 33.000 langile eta kideren ordezkariak dira, eta 199 milioi euro baino gehiago fakturatu zituzten 2023an. Txostenean, ESSren alde onak nabarmentzen dira, baina erronkak eta hobekuntza-arloak ere bai, bateko bat bera ere inon ezkutatu gabe. Guk geuk garbi jokatzen dugu!
Auditoria Soziala tresna da, eta ESS indartzen eta agerian jartzen laguntzen du, baita osagai dituen erakundeen arteko sinergiak eta konfiantza sortzen ere. REAS Euskadik interesa duten erakunde guztiak gonbidatzen ditu prozesuarekin bat egitera eta sarean parte hartzera, gizatiarragoa, solidarioagoa eta jasangarriagoa den ekonomia eratzen jarraitzeko.
Jokatu!