Kategoriak
elkarlanak Etxebizitza eta hirigintza REAS Euskadi

🎟️ Doako sarbidea aldez aurretik izena emanda
🌐 Hizkuntzak: ingelesa eta gaztelania (aldibereko itzulpenarekin)
💺 Toki kopuru mugatua: 100 pertsona

Cohousing-a —espazio pribatuak eta azpiegitura partekatuak uztartuz komunitatean bizitzea— inspirazio iturri izan da hamarkadetan mundu osoan zehar. Biziteko modu iraunkorrago, konektatuago eta osasungarriago baterantz orientatzen da bere proposamena.

Erreferente nagusietako bat Charles Durrett da: arkitektoa, idazlea eta gizarte-aktibista. Kathryn McCamant-ekin batera terminoaren sortzailea izan zen 80ko hamarkadan. Harrezkero, Durrettek hamarnaka komunitate kolaboratibo sortzen lagundu du Ipar Amerikan, Europan eta Asian, parte-hartzea, iraunkortasuna eta zahartze aktiboa uztartuz.

Durrett Euskadira etortzeak aukera paregabea emango du Ekonomia Sozial eta Solidariotik (REAS) abiatuta gure lurraldean garatzen ari diren erabilera lagapeneko etxebizitza kooperatiboen esperientziekin solasean aritzeko. Eredu honek irabazi-asmorik gabe funtzionatzen du, jabetza kolektiboa bermatzen du eta komunitatea, iraunkortasuna eta zaintza erdigunean jartzen ditu.

Jardunaldi honek bi ikuspegi horiek —cohousing eta etxebizitza kooperatiboa— elkarren artean uztartzea proposatzen du, bizikidetza kolaboratiboaren eraldaketa-potentziala arakatzeko.
Elkarrizketa honetan, gertuko hainbat esperientziak hartuko dute parte, gure inguruan komunitatean eta elkartasunean oinarritutako bizikidetza-modu berriak eraikitzen ari direnak.

Alde batetik, Iruñeko bi ekimen aitzindari aurkeztuko dira: Etxekide eta Etxekonak Bat, biak ere elkarte kooperatiboak, Administrazioak lagatako lursail publiko batean garatzen ari direnak, Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren lankidetzari esker. Proiektu hauek zahartze duin, autonomo eta lagunduan oinarritutako proposamen publikoa eta komunitarioa dira.

Euskal Autonomia Erkidegotik, Ametsak Sortzen / EHU taldeak lau proiekturi buruz egindako ikerketaren emaitzak aurkeztuko ditu. Proiektu horiek landa-inguruneko baserriak berreskuratzen ari dira elkarrekin bizitzeko: Ankurkulu, Boronabila, Lurkoitarrok eta Ametxe. Esperientzia horiek erakusten dute nola lagun dezakeen landa-eremuak elkarlanean, iraunkortasunean eta lurraldearekiko loturan oinarritutako bizimodu berriak bultzatzen.

Halaber, Axuntase (Llanera, Asturias) proiektuaren esperientzia ezagutuko dugu: ikuspegi komunitarioarekin garatutako ekimen intergenerazionala, elkarlaneko proiektuetan parte-hartzeari, antolaketari eta elkar zaintzari buruzko ikaskuntza baliotsuak eskaintzen dituena.

Azkenik, Koobizitza – Erabilera Lagapeneko Etxebizitza Kooperatiboaren Sarea-k Euskadin eta Estatuan eredua nola garatzen ari den azalduko du, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren ekosistemaren baitan. Nabarmenduko da eredu horrek etxebizitza eskuragarri izatea eta komunitate-bizitza sendotzea nola ahalbidetzen dituen, irabazi-asmorik gabe.

🗓️ Egitaraua

17:30 · Irekiera – Koobizitza · REAS Euskadi
17:35 – 18:15 · The Power of Community: Lessons from Cohousing around the World – Charles Durrett
18:15 – 18:35 · Etxekide eta Etxekonak Bat (Iruñea) – adinekoentzako proiektuak lurzoru publikoan
18:35 – 18:50 · Axuntase (Asturias) – belaunaldi arteko proiektua ikuspegi komunitarioarekin
18:50 – 19:05 · Ametsak Sortzen / EHU – baserriak birgaitzea kooperatiba-formulatik abiatuta
19:05 – 19:15 · Koobizitza – Erabilera-lagapeneko etxebizitza kooperatiboa ESSaren ikuspegitik
19:15 – 19:45 · Mahai-ingurua: Cohousing-etik eredua kooperatibora: bizitzea eraldatzen duten komunitateak
19:45 – 19:55 · Elkarrizketa irekia
19:55 · Itxiera


🎥 Grabazioa eta zabalkundea

Topaketa grabatu egingo da eta Koobizitza, REAS Euskadi, Ariwake eta Ametsak Sortzen kanalen bidez zabalduko da.


🤝 Antolatzailea

Koobizitza – Erabilera-lagapeneko Etxebizitza Kooperatiboen Sarea

💬 Laguntzaileak

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendaren Saila, REAS Euskadi, Fiare Banca Ética, Ariwake eta Ametsak Sortzene y Ametsak Sortzen