Kategoriak
Ekintzailetza Ekonopolo REAS Euskadi

Maiatzaren 19an zain izango gaituzu Bilbon, Ekonomia Sozial eta Solidarioko ekimen ekintzaileei laguntzeko prESStatzen programaren 5. edizioaren emaitzak ezagutzeko.

Ekitaldian, parte-hartzaileek beren proiektuak aurkeztuko dituzte, hala nola komunikazioa, kultura edo hezkuntza sektorekoak. Oinetako ekologikoak saltzeko edo gaitasun handiko familiei eta haurrei laguntzeko proiektuak ere izango ditugu.

EGITARAUA:

  • 11:50 – 12:00: Harrera eta izen-ematea 
  • 12:00 – 12:30: Ongietorria eta programaren aurkezpena
  • 12:30 – 13:45: PrESStatzen proiektuen aurkezpena eta epaimahaiaren eta bertaratuen balorazioa
  • 13:45 – 14:00: Agurra eta jardunaldiaren amaiera 
  • 14:00 – 14:30: Catering eta networking gunea 

Gurekin bat egin eta ekimen eraldatzaile hauei buruz gehiago jakin nahi baduzu, izena ematera gonbidatzen zaitugu (maiatzaren 18ko 12:00ak a aurretik!) esteka honetan:

Maiatzaren 19an ikusten gara! 

Aurreko edizioetako jardunaldiei buruz gehiago jakin nahi baduzue: