2022/04/12
Kategoriak
Ekonomia Solidarioa eta Feminista Ekonopolo REAS Euskadi

Joan den ostegunean Ekonopoloko programazioaren  lehen jardunaldia egin genuen, non Alborde Films eta TikTak Animation-eko lagunek emakumeen ahalduntzearen inguruko film laburrak aurkeztu zituzten.

Daniel Meraren argazkiak

Martxoa, borroka feministen hilabetea, ederki amaitzeko, 31-eko arratsaldean Ekonopoloaren programazio soziokultural berriari hasiera eman genion, Ekonomia Sozial eta Solidarioko Poloa, REAS Euskadik eta Bilbao Ekintzak koordinatua. 

Sareko bi erakunde bazkidek zuzendutako bi film labur proiektuatu genituen, Tik Tak Animation eta Al Borde Films-eak hain zuzen ere. 

Hasteko, Tik Tak Animation-en Txotxongiloa ikusi genuen, benetako artelana, stop motion animazio-teknikaren bidez egina, emakumeek gaur egungo gizartean duten askatasunari buruz hausnartzera gonbidatu gintuena. Film laburraz gain, making off-a eta filma sortzeko erabili zuten eszenatokietako baten erakusketa txiki bat ikusi genituen. Film labur hau ICOFF Gasteiz sarietarako hautatu berri dute.

Txotxongiloaren fotograma bat eta erakusketa

Ondoren, Al Borde Filmseko lagunek Solo son peces aurkeztu zuten, 2021eko Goya sarietara hautatua izan zena. Horrez gain, filmak hainbat sari irabazi ditu jaialdi ezberdinetan, hala nola Zinebi 61 jaialdian. Arabako SEADen Lagunen Elkartearekin batera egindako lan honek Saharako hiru emakume errefuxiaturen istorioa kontatzen du eta hauen esperientzia basamortu erdian arrain-haztegi berritzaile bat martxan jartzen.

Solo Son Peces-en bi fotograma

Bi dokumentalak amaitzean, solasaldi entretenigarri bat izan genuen bi filmeetako zuzendariekin, Tik Tak Animation-eko Sonia Estevezekin eta Alborde Filmseko Paula Iglesiasekin. Publikoa buru-belarri murgildu zen sormen prozesuari eta hain maskulinizatuta dagoen industria batean, ikus-entzunezkoen industrian, emakume izateak suposatzen duenari buruzko hainbat galderarekin.

Eguraldi txarrari, garagardo onak

Kidekoop eta Bogari esker, zero kilometroko hainbat edari izan genituen jardunaldia girotu eta gorputzak berotu zituztenak hain arratsalde hotz eta euritsuan.

Maiatzean, gehiago eta hobeto!

Ez galdu Ekonpoloaren programazio soziokulturalaren hurrengo deialdiak! Datorren jardunaldia maiatzean izango da, elikadura-subiranotasunaren astearekin batera. Gainera, beste 4 jardunaldi izango ditugu 2022an zehar. REAS Euskadik antolatzen dituen jarduera hauen eta beste batzuen berri izateko harpidetu zaitez gure buletinera.