2022/01/13
Kategoriak
Ekonopolo Kultura eta teknologia librea REAS Euskadi

Urtarrilaren 11n, asteartean, “Hoy por Hoy” saioko “Farol del Sur” atalean, Azul Tejerinak Carlos Askunze elkarrizketatu zuen, Bilboko Udalak Bilbao Ekintzaren eta REAS Euskadiren bidez bultzatutako Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Poloa aurkezteko.

Elkarrizketan adierazi denez, Ekonopoloa lankidetza publiko-sozialeko proiektua da, eta, alde batetik, erreferentziazko gunea izan nahi du, eta herritarrei eta eragileei Ekonomia Sozial eta Solidarioaren errealitatea ezagutarazi nahi die, eta, bestetik, ekimenak bizkortzeko eta hazteko tresna izan nahi du. Horretarako, ekintzailetzarekin (datorren astean hasiko den PrESStatzen programa, esaterako), alternatiba ekonomikoen eta kontsumo eraldatzailearen esparruan herritarrak sentsibilizatzearekin, merkatu sozialeko zirkuitu ekonomikoak indartzearekin edo erosketa publiko arduratsua bultzatzearekin lotutako ekintzak gauzatzen ditu..

(Elkarrizketa gazteleraz da)